Pedro Guerrak musikan egin duen 30 urteko ibilbidea errepasatuko Ermua Antzokian
Pedro Guerra abeslari eta konpositoreak kantaldia emango du Ermua Antzokian ostiral gaueko 22:15etan. Guímar herrian jaiotakoak (Tenerife irlan), kontzertu akustikoa eskaintzera dator bere kitarrarekin. Emanaldi horretan musikan egin duen hiru hamarkadako ibilbideari errepasoa emango dio. Sarrera bakoitzak 12 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan. Ia ez da sarrerarik geratzen.
Tenerife irlakoak iazko apirilean 30 Años tituluko lana kaleratu zuen, zuzeneko emanaldietan grabaturiko 54 abesti dira hiru disko konpaktuetan bildutakoak. Abestiokin hogeita hamar urteko ibilbideren laburpena egiten du, horren barne 6 abesti berri, beste kide hainbatekin binaka kantatutakoak eta hasiera hasierakoak Tailer Canario delakoan zegoen garaikoak uztartuz.
Ermuan kantariak hiru disko konpaktu dituen azken lanean kaleratutako abesti hainbat eskainiko ditu, ez guztiak berrogeita hamalau baitira eta horiek denak ez baitira ordu eta erdiko emanaldian sartzen. Esan bezala, lan horretan eta tituluak adierazten duen moduan 30 urteko ibilbideari errepasoa ematen dio.
Jarraian eta gure Ivoox kanalean kontzertua iragarri eta ezagutzera emateko, SER Irrati katean emititzen ari garen iragarkia uzten dizuegu.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu