Moxal okela erre solidarioa 'Elkartzen gaitu' ekimenean

14.03.14
Gizartea

Moxal -zaldi gaztearen- berrehun kilo okela, 250 kilo ikatz, 30 litro salda, ehun ogi barra, 12 ordu burduntzian erretzen eta hogeita hamabost pertsona boluntarioen lana, horiek dira osagaiak. Aurtengo erronka tamainakoa da, zaldi okeleko milaka pintxo edo arrazoi prestatu eta zerbitzatzea bihar larunbat arratsean, bi eurotan bakoitza. ‘Elkartzen gaituena’ ekimenaren bultzatzaileek herrian krisiak ukitu eta horren eraginez laguntza behar dutenei emateko antolatu dutena.

‘Elkartzen gaituena’ ekimena esan bezala, bere helburua krisialdiaren eraginez kinka larrian dauden hainbat familiei laguntzeko izango da bildutako dirua. Horren atzean daude Titanic tabernako Jesús González eta Lobiano Gastronomi Elkarteko, Jesús Portugal. Hainbat hilabete daramatzate lanean buruari eta egin beharrekoei bueltak ematen, herri osora iritsi nahi dutelako berriz ere. Astelehenetik igandera bitartean kazuelatxoen astea gauzatzen ari da gure herrian, aurtengo Gastronomi Jardunaldiaren baitan. Izena eman dute hogeita hamar establezimenduk eta larunbaterako elkartasun ekintza berria antolatu da, zaldia erre eta pintxotan saltzea. Bildutako dirua herriko Elikagai Bankuaren lana sendotzeko erabiliko da.

Zero ilara egongo da eta, jada, ticketak salgai daude

Eguneko proposamena iazko paella erraldoiaren bezalako izango da, oso ongi atera zelako. Orduan egin bezala, biltzen duten dirua udal Gizarte Ongizatearen eskuetan utziko dute, dituzten irizpideei jarraiki bana ditzaten. Hasierako asmoa asko handitu denez gero, laguntza jaso beharrean izan dira eta boluntario andana bildu dituzte, horien herriko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartetik (EMOEtik) jaso dute. Pintxoak arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera zerbitzatuko dira. Antolatzaileen mahaian ipiniko dituztela iragarri dute, jendea erosoago jaterik izan dezan.

Ticketen aldez aurreko salmenta hasita dago eta horiek eros ditzakegu Titanik eta Karikato tabernetan (Orbe Kardinalaren plazan), Torrekuan, Akelarra eta Dejate Querer Berria tabernatan. Ticketak pintxoko 2 euro balio dute, horren barne izanik ardo edo ur basoa. Antolatzaileek ‘Zero lerroa’ deritzana jarriko dute, pintxoa jatera etorri ezin duten guztiek helburuarekin bat egiterik izan dezaten. Zero lerroko ticket bakoitza euro 1en salduko da.

Biharkoan Orbe Kardinalaren plaza usaiez, zaporez eta ermuar solidarioez beteko da seguruenik. ‘Elkartzen gaituenaren…’ adierazle izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du