Nebraska eta George Clooneyren azken lana aste honetan ikusgai Ermua Antzokian
Zine emanaldien aste berri bati ekingo dio Ermua Antzokiak. Osteguneko zineklubean Danis Tanovic zuzendari bosniarraren La mujer del chatarrero ikusi ahal izango dugu. Tanovic ezagun dugu Antzokian bere programazioaren baitan Cirkus Columbia bezalako tituluak proiektatu baititu. Zuzendariak epaimahaiaren saria jaso zuen Berlinen 2013ko zine jaialdian eta aktore protagonistak, Nazif Mujic, aktore onenaren saria eskuratuz. La mujer del chatarrero drama bat da, ijito familia baten desesperazioa kontatzen duena, osasun zerbitzuak erabili ezin izanagatik. Istorio triste hau modu gordinean eta bihotz zabalik kontatuta dago, baina aldi berean modu erraz eta gupidatsuan, horrela egiteak benetako egiten duelarik, Europako biztanleriaren zati ahulenak duen babes eza eta bizi duen pobrezia erakusten duelarik. La mujer del chatarrero iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, aste honetan bi filma apartaz gozatzeko aukera izango dugularik. Arratseko zazpi eta erdietan Alexander Payne zuzendariaren Nebraska titulua proiektatuko dugu. Payne azken urteetako zuzendari interesgarriena da eta Entre copas eco Los descendientes bezalako lana aipagarriak egin dituelako. Nebraska lana ere ondo hartua izan da, oscar sarietarako sei izendapen izan dituelako, tartean aktore eta filma onenarentzat, beste hainbat errekonozimendu ere jaso dituelarik beste jaialdi eta lehiaketetan. Filmak seme eta haren aita edadetuaren bidaia gorabeheratsua kontatzen du. Aita gaixoak loterian sari erraldoia irabazi duela uste ustela du. Nebraska filma dotorea da, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak goratzen dituenak, ikuslea zinearekin berradiskidetzen duena. Nebraska larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.
Asteburuko bigarren proposamena The Monuments Men filma izango da, ihes egin eta abenturazko lan azpimarragarria, zeinak George Cloony protagonista duen. Horrekin bat parte hartzen duen aktoreak Matt Damon, Bill Murray, John Goodman eta Cate Blanchett dira. Gerra eta abentura filma da arte adituak diren talde mugatu baten gorabeherak kontatzen dituena, adituek naziek okupatutako Europan murgildu beharko dira kontinente horretan mendeetan metatu izan den altxor artistikoa bermatzeko asmoz. Gertakizun erreal batean oinarritutako istorioa da, antzinako entretenimendu filmak gogora ekarriko dizkiguna haien ereduari jarraiki filmatuta baitago. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzako emanaldiari dagokionez igande arratseko 5etan Los cinco y el misterio de la joya escondida titulua proiektatuko dugu. Enyd Blayton idazlearen pertsonai ahaztezinak pantaila handira salto eginen dute arriskuz, abenturaz eta inteligentziaz beteriko historia iradokitzaile batean.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan