Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Bizipoza' aurkeztuko Ermua Antzokian
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Bizipoza’ ikuskizuna dakartzate aste honetan Ermura. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du, martxoaren 21eko ostiralean bi emankizun izango ditugu, arratseko 5etan lehena eta arratseko 7etan bigarrena. Sarrerak 6 euro balio du eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen eta horren bere webgunearen erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda edo takilan bihar bertan. Antzezlan hau aproposa da 4 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.
Bizipoza hirukotearen azken lan eta berriena da. Lan oso dibertigarria eta barrea atearazten duena. Abentura berrian elkartasunaren, laguntzaren eta taldean jardutearen balioak lantzen ditu. Sinopsian jasotzen denez Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak errepidean barrena abiatzera doaz Panpoxa furgonetan. Chernobyletik datorkien laguna jasoko dute aireportuan. Marimotots saiatu da Panpoxa martxan jartzen, baina ezin: motorra puzkerka hasi da, ke artean eztulka. Matxuratuta dago plazaren erdian. Arduratuta daude gure lagunak, aireportura nola iritsi ez dakitela. Plazan daudela, handik eta hemendik, laguntza ez zaie faltako, eta konturatuko dira bizkarra emanaz elkarri denok garela elbarri. Kantuan eta dantzan, bizipozez eta auzolanean, mundu berri bat dugu zain. Adiskidetasuna eta elkartasuna goraipatzen dira.
Jarraian ikuskizuna iragartzeko Eibarko SER Irratian guztion ezagutzarako emititzen ari garen iragarkia uzten dizuegu, MP3 formatoan.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu