Arrazismo eta Xenofobiaren aurkako 2014ko astea hastear

20.03.14
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Urtero ospatzen dugu Arrazagatiko Bazterkeriaren kontrako nazioarteko Eguna, martxoaren 21ean. Horren harira, gure herrian Arrazismo eta Xenofobiaren aurkako 2014ko astea ospatuko datozen zortzi egunetan. Egitarau zabala dago, ekitaldiz lepo baitator eta, lehena bihar gauzatuko da immigrazio eta bizikidetzari buruzko udal estrategia aurkeztuz jendaurrean, Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 6etatik aurrera, Imanol Zubero eta Amaia Izaolaren eskutik. Jarduerak martxoaren 21eko ostiraletik 29ko larunbatera bitartean gauzatuko dira. Aste horren bidez gure herriak aurreiritziak eta sinesmen ustelak ekidin eta prebenitzeko duen konpromisoan sakondu nahi dugu, ez egiteak giza-eskubideak eta oinarrizko askatasunak ukaraztea besterik ez baitarama.

Aurtengo edizioan ondorengo pertsonen laguntza jasoko dugu:

  • Alfonso Dubois (EHU-UPV),
  • Imanol Zubero eta Amaia Izaola (Civersity Ikerketa Taldekoak-EHU/UPV),
  • Paloma Sevillano (OIM- Migrazioen Nazioarteko Erakundekoa),
  • Boni Ofogo (ipuin kontalari afrikarra),
  • Lur Gallastegui (Afrikako historian lizentziatua)
  • Al Tarab Zentro Kulturaleko kidea (zine ibiltaria)

Aurtengo edizioan krisialdiak jendearen mugikortasun prozesuetan izan duen eragina aztertuko da, tokiko nahiz orokorreko ikuspuntuetatik. Ermuarroi immigrazio eta bizikidetzari buruzko udal estrategia aurkeztuko zaigu, zeina 2012an abian jarri zen parte hartze prozesuko ondorio eta emaitza den, Immigrazioari buruzko giza itaunean izanik bere oinarria. Egitarauaren barne Nelson Mandela gogoan hartuko da.

Jarduera zehatzen berri edukitzeko ikus jarraian uzten dizuegun egitarauaren kartela.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
15.12.25
Aurtengo 'Migratzaileen Nazioarteko Eguna' Ermuan ospatuko da

Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Imagen
24.11.25
Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean