Hileko zine programazioak agur esango eta ‘Philomena’ filma proiektatuko ‘8 apellidos vascos’ en ordez
Martxoko zine programazioa amaitzear dago eta aldaketak dakartza. Asteburu honetarako iragarrita zegoen ‘8 apellidos vascos’ filma ezin izango dugu eman ‘Universal’ banatzaileak ez baitu hitzartuta genuen kopia bidaliko, nahiz eta filma estreinatu baino lehen hitzartuta genuen. Une honetan ez goaz gaian gehiago sakontzera, baina azalduko luze eta zabal aurrerago. ‘8 apellidos vascos’ filmaren ordez kalitatezko ‘Philomena’ ordezkoa emango dugu, Stephen Frears zuzendariarena.
Dena dela, programazioak aurrera jarraituko du eta osteguneko zine-klubean euskaraz garatutako lan laburren hamaika garren edizioaz gozatu ahal izango dugu. Topaguneak eta Euskal Birusak ‘Laburbira’ dakarkigute berriz, aurtengoan zazpi lana bikainez. Gutxi balitz proiekzioan María Elorza eta Maider Fernández zuzendariek bertan izango dira, emanaldiaren ondoren bildutakoen galderei erantzuteko. Proiekzioek 75 bat minutu iraungo dutela aurreikusita dago. Laburbira Euskadin eta ikus-entzunezko alorrean euskaraz aritzen direnen lana ezagutzeko aukera paregabea da. Betiko ordutegian.
Zine komertziala asteburuan hasiko gara ematen. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan Stephen Frears zuzendariaren ‘Philomena’ titulua proiektatuko dugu, esan bezala, ‘8 apellidos vascos’ filmaren ordez. Frears zuzendariak bere maila eta kalitatea erakutsi zuen hasieratik bertatik zine independentean barne egin zituen ‘Mi hermosa lavandería’, edo ‘Samie y Rose se lo montan’ tituluekin. Ondoren, jada, zineko historiaren zati diren filma kopuru ederra utzi digu, esaterako, Las amistades peligrosas, Café irlandés, Alta Fidelidad o The Queen, Philomena filmara iritsi artean. Azken honek izendapen eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, aurtengo Oscar sarietarako lau hain zuzen ere. Aktore protagonistak Judi Dench eta Steve Coogan dira eta Philomena Lee emakume irlandarraren istorioa kontatzen du lanak. Protagonista nerabea zenean haurdun geratu zen eta semea adopzioan eman behar izanez, horren bila eman izan zituelarik ondorengo 50 urtea. Philomenaren bizitza eta filma bilaketa horren gorabeherak dira. Drama hunkigarria eta fina, emozioz gainezka datorrena. Zine sozial, salatzaile eta gaur egun pil-pilean dagoena, hortaz, arrazoiz eta hausnarketa sakonaz beterik.
Asteburuko bigarren aukera ‘300, el origen de un imperio 3D’ titulukoa da, Noam Munro zuzendariarena. 2006. urtean Frank Millerrek Termópilas gudari buruz ‘300’ tituluko komikiaren zinemarako bertsioa aurkeztu zen, lanak nobela grafikoko garaipenean mugarria izan zena. Komikiak nahiz filmak lortutako arrakastaren ondoren Millerrek gerra medikuetan oinarrituriko Xerxes tituluko komiki berria argitaratu zuen. Azken lan horrek orain pantaila handirako jauzia egin du, ‘300, el origen de un imperio 3D’ tituluaz. Filma aurrekoaren berdina da aspektu positiboetan. Indar bera du, dinamikoa da, koloretsua, akzioduna eta ikuskizuna, nolanahi ere garrantzitsuena aldatzen jakin izan du mami propioa duen istorioa eratuz, lehenengoaren jarraipen hutsa izan ordez, aurrekoaren maila lortuz, are emozio eta azkartasun handiagoa izanik. Termístocles jeneral greziarra polis edo herrialde guztien batasunerako borrokan ari da. Bere tropa greziarrak Xerxes eta Artemisak buru duten pertsiarrei aurre egiten diete herria inbaditua eta mende hartua izan ez dadin. 300, el origen de un imperio 3D’ larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igandeko bostetan ‘Las aventuras de Peabody y Sherman 3D’ proiektatuko dugu. Filma zoro, azkar, zorrotz eta dibertigarria, haur, gazte nahiz helduoi poza eta inteligentziaren festan parte hartzeko gonbitea egiten diguna.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu