‘Planetaren ordua 2014’ ekimenarekin bat egingo Eskolabarrik eta udalak

27.03.14
Ingurumena

WWF erakundeak mundu guztirako egin duen "Planetaren Ordua 2014" deialdiari atxikitzeko eta horrekin bat egiteko proposamena luzatu dio Eskolabarri ikastetxeak Ermuko Udalari eta honek proposamena bere egin du. Hori horrela, ordu betez Udaletxeko eraikinaren argiak itzaliko ditu etsi damu iluntzean, larunbateko zortzi eta erdietatik bederatzi eta erdietara bitarteko tartean. Hirurogei minutu ilunetan, klimaren aldaketari aurre egiteko eta gure planetako ingurumena babesteko eskaerarekin bat etorriz.

Natura kontserbatzeko xedez mundu osoan lanean diharduen GKE horrek deialdi orokor eta zabala egin digu mundu guztiko milioika biztanleoi bihar iluntzean eta ordu betez argiak itzaltzeko eskatuz ordu tarte horretan. Bat egizu, zeuk ere. Keinu bat, sinbolo bat, mila milioi keinu, klimaren aldeko ekintza globala. Antolatzaileek darabilten leloa ondorengoa da: “Itzali argia, piztu planeta”.

Ermuko Eskolabarri ikastetxeak jasangarritasunaren ziurtagiria du eta, baita ere, sentiberatasuna areagotzeko lanean ari den Ingurumen batzordea. Lan taldeak desizozteak, hondakinak, berotasunaren hazkundea, arrautzak bezalako elikagaien ekoizpen motak eta jatorria, ortu ekologikoak, eta abar… Bloga ere badute, lanerako. Egunotan zentroan barne batzarra eta jarduerak gauzatzen ari da, apirilean gauzatuko den Euskadiko Gazteen V. Konferentzian parte hartu aurretik. Batzordeko kideek material eleanitzak prestatu dituzte, albistegiak egin eta ikus-entzunezko horiek grabatu eta antzezpena moldatu. Horrez gain borondatezko argi itzalaldi deiarekin bat egingo dute, klima aldaketak dituen arriskuez eta natura errespetatzeko dugun beharraz jabetu gaitezen. Jarduera astebukaeran egokitu denez, Eskolabarrik itzalaldia bezperan –biharko ostiralean- gauzatuko du zentroa ordu betez ilunpean mantenduz. Horrez gain, ordu batek dituen 60 minutuen digituak irudikatuko dituzte ikasle eta irakasleen Santa Anako parkean.

Ekimenen berri eman eta proposamena luzatzera etorri ziren atzo udaletxera Nahia De Jesús, Nerea Alberdi, Sara Ruiz, Igor Piñeiro eta Iker Rabanal ikasleak, Mari José Prieto irakaslea eta Ingurumen gaiak lantzen dituen tailerretako koordinadora den Isabel Prietorekin. Totorika alkateak, Félix Prol alkateordeak, eta Lorena López Kultura eta Hezkuntza zinegotziak harrera egin zion taldeari eta horrekin batzartu.

Udalak ermuarroi ekimenarekin bat egiteko eskatu du.

Lotutako albisteak

Imagen
08.07.25
Euskadin tigre-eltxoa zaintzeko eta detektatzeko programa aktibatu da

Ermuan intsektuaren arrautza oso gutxi aurkitu dira, baina lagundu egin behar dugu eta ez dugu ura pilatzen utzi behar
Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
29.05.25