Hamlet antzezpena euskaraz Antzokian, ArteDramaren eskutik
Artedramak ‘Hamlet’ tituluko muntaia dakarkigu aste honetan Ermua Antzokira. Antzezlana ospetsu hau W.Shakespearek idatzi zuen eta honako bertsioa euskaraz Xabier Mendigurenek moldatu du. Lanaren zuzendaria Ximun Fluchs. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Antzezpenak hirurogeita hamabost minutu irauten ditu.
“Errautsak” ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra gureganatzen dute, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin. Xabier Mendigurenek adaptazioa izenpetzen du.
Sinopsia
Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian. Hamlet, gaur eta hemen.
Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da: gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, diru-gosea, hitza hitz ala hitza jan.
Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski... hor da auzia.
Hamlet, gurea...
Jarraian ikuskizuna ezagutzera emateko Eibarko SER Irratian emititzen dihardugun iragarkia uzten dizuegu, MP3 formatuko audioan.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean