Ermua Antzokira zine programazio berria dakar apirilak

02.04.14
Ermua Antzokia

Hasi berri dugun hilabeteak zine programazio berria Dakar Ermua Antzokira. Apirilean zortzi filma komertzial proiektatuko ditugu eta beste launa zineklubean eta haurrentzako emanaldietan. Hileroko filosofiari jarraiki zine komertzial eta independentearen onena uztartzen eta estatu batuar, europar nahiz espainiar produkturik onenak Antzokira ekartzen saiatu gara. Horien guztien eta bakoitzaren berri zehatza izango duzue proiektatu aurretik, datozen lau asteetan zehar.

Jada hileko bonoa salgai dugu Antzokian bertan nahiz Lobianon. Apirilekoak 14,4 euroko prezio du eta horrekin zine komertzial eta zineklubeko emanaldi bakoitzera sartu ahal izango zara 1,2 eurotan.

Osteguneko zineklubean Her filma apartaz gozatu ahal izango dugu. Zuzendaria Spike Jonze da eta aktore protagonistak Joaquin Phoenix eta Scarlett Johanssonen ahotsa. Azken Oscar sarietarako bost izendapen izan ditu, zuzendari onenarena tartean. Tragikomedia erromantiko honek Theodoren dohakaitzak kontatzen ditu. Gizon bakarti hau dibortziatzeko zorian dago bere esku telefonoko sistema eragilearen ahotsarekin harremanetan hastekoa delako. Bitxia eta ironikoa da eta, aldi berean, samurra eta freskoa baita ere. Her maisulana da, bere garairako aurreratua. Iluntzeko zortzi eta erdietan jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko. Arratsaldeko 7:30etan Dennis Quaid protagonista duen ‘A cualquier precio’ proiektatuko dugu. Filmak ez du oihartzun handirik lortu, EEBB nekazaritza munduan eta Amerikan bizitzeko moduak jasan duen aldaketa lantzen duen filma aparta bada ere. Familia melodrama da, non belaunaldien arteko talka jasotzen den, tradizio eta aldaketak elkar jo egiten baitute. Istorio turbulentua da, zintzoa eta are garrantzitsuago; sinesgarria. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Asteburuko bigarren proposamena ‘Dallas buyers club tituluko lan aparta da. Drama gordina da, HiESa bezalako gaixotasunak eragiten dituen sarraskian zentratutakoa. Aurtengo Oscar edizioan hiru sari lortu ditu, lehen eta bigarren aktore onenentzat tartean, Matthew McConaughey eta Jared Letok egindako lan bikaina aintzat hartuta. Ron Woodroof Texaseko cowboy, droga eta emakume zalearen bizitzan oinarriturikoa da. Hari 1986an HIES gaixotasuna zuela eta hilabete geratzen zaiola esan zioten arren, legez kanpoko medizinen trafikoan barneratu zena bizitza luzatu ahal izateko. Filma indartsua da, pertsonai adoretsuz eta borondatez beterikoak dituena. Ezbeharrari eskura dugunarekin aurre egiteko gonbitea egiten digun filma da. Dallas buyers club larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haurrentzako igande arratsaldeko 5etako emanaldian ''Lucius Dumben berebiziko bidaia'' titulukoa ikusi ahal izango da. Animazio eta euskarazko filma da, 2013ko Goya sarietarako izendatua egon zena. Zientzialari talde baten gorabeherak kontatzen ditu, lurra leku Pazifiko eta zoriontsua egin asmoz lanean ari direnak.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak