Ia laurehun pertsonek bisitatu dituzte bi astetan HAPNren berrikuspenari buruzko erakusketak
Hiri-antolamendurako Plan Nagusiko berrazterketaren agiria jendaurrera jarrita segitzen du. Udalbatzak -martxoaren 12ko Osokoaren bilkuran- agiaria hasierako izaeraz onartu zuen. Harrez geroztik jendaurrea jarri da ezagutzera emateko eta bi astetan 371 pertsonek erakusketa bisitatu dute agiriaren eta bertan proposatzen dena ezagutzeko. Bisitarien 276 Zubiaurreko erakusketara joan dira eta gainerako 95ek, Izelaieta kaleko baselizatik pasa dira, proposatzen dena zehatz-mehatz ezagutu eta kontsultatzeko.
Legerian ezarritakoari jarraiki, Hiri-antolamendurako Plan Nagusiko berrazterketaren agiria jendaurrera jarri dugu, baina legeak ezartzen duen gutxieneko 30 egunak Ermuan eta udal honen erabakiz 45era luzatuko ditugu, ahalik eta jende kopururik handienak ezagutu dezan eta kontsultatu ondoren baoitzak bere ikuspuntua adierazterik izan dezan, alegazioez baliaturik. Hiri-antolamendurako Plan Nagusiko berrazterketaren agiria ezagutzera emateko Udal honek hainbat ekimen abian jarri ditu eta azpimarratzekoak dira herrian hainbat leku ezberdinetan zehar erakusketak jarri izana, barraztertzearen inguruko agiri guztiak webgune korporatiboan esekitzea eta gauzarik garrantzitsuenaren laburpena aldizkari batean jasotzea eta etxebizitza bakoitzera banatu izatea.
Kontsultak errazteko Udalak berrikusketa agiri osoa webgunean esekitzeaz gain, erakusketa iraunkorra ipinita San Antonioko baselizan eta beste bi ibiltari, lehena Zubiaurre 35eko lokalean eta bigarrena Gipuzkoa Etorbideko 37ko etxabean, hurrenez hurren.
Berrikusketaren agiria 15 egunez Zubiaurreko lokalean egon da, zeinak ateak itxi berri dituen. Erakusketa hori, aurreko astean Gipuzkoa Etorbideko lokalean jarri genuen, non apirilaren 12ra bitartera mantenduko dugun. Baselizan jarritakoa, aldiz, lehen egunetik azkenera -apirilaren 30era- bitartean zabalik mantenduko dugu, hori astelehenetik ostiralera zabalik dugularik, arratsaldez 16:30etatik 20:00etara eta larunbatetan goizeko 10etatik 13:30etara bitartean.
Erakusketetan udaleko langileak edo berrikuspena landu duten teknikariek daude, bertaratzen direnen galderei erantzuteko helburuarekin. Interesdunek eta bisitariek alegazioak aurkez ditzateke baselizan bertan, udaletxean eta, uneoro, birtualki webgunearen bitartez.
Erakusketan bisitariek Plan Nagusiaren laburpena paneletan ikusi ahal izango dute, agiria osoaren kopia parerean edo hori ordenadorean bertan aztertu ahal dutelarik.
Erakusketa zabalik izan den lehen bi asteetan ia laurehun lagunek bisitatu dute. Horietatik 276 Zubiaurrera joan dira eta gainerako 95ak San Antonio baselizara.
Plan Nagusian bildutakotik ondorengo aspektuak dira ikusleen arreta piztu dutenak:
- Zubiaurreko Exekuzio Unitatean Buenos Aires Etxearentzat aurreikusitakoa.
- Okin Zuri eta Urko-Alde harrobirako plan Bereziari dagokiona.
- Sakona Exekuzio Unitatearen eta parkalekuaren inguruko aspektuak.
- Sallabenterako aurreikusitakoa.
- Hirigune historikoari dagokiona.
- Uretako industrialdeari buruzko hainbat kontsulta
- Atomobilen eta trebenbidearern saihesbideak.
- Babestutako etxebizitzari buruzko proposamenak.
- VI. mendeurrena eta Tote etxeari buruzko proposamenak.
- Lur ez urbanizagarriari buruz eta inon multzokatu ez diren Plan Nagusiari buruzkoa hainbat.
Erakusketetara hurbildu direnek inpresio ona jaso dutela adierazi digute. Erakusketa trinko eta nagusia zabalik mantenduko da apirilaren 30era bitartean, agiriari alegazioak aurkezteko azken egunean, hain zuzen ere.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da