Maiatzaren 25eko Europarako hauteskundeetan erabiliko den hautesle-errolda jendaurrera
Internet bidez ere kontsulta ahal izango dugu eta baita Abiapuntu bulegoan ere
Udal honek gaurko astelehenetik –apirilaren 7tik- aste betez jendaurrera jarriko du indarrean dagoen hautesle-zerrenda. Hautesle-zerrenda hori oinarri gisa hartu eta erabiliko da maiatzaren 25ean Europako Legebiltzarra osatzeko Hauteskundeetan. Oso garrantzitsua da hautesle-erroldaren zerrendan ondo agertzen garela frogatzea, batez ere azken hauteskundeak geroztik zure bizilekua aldatu, Ermuan lehen aldiz erroldatu edo 18 urte bete badugu, horrela bakarrik zuzendu baititzakegu 2014ko maiatzaren 25eko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea oztopatu edo eragotz diezazuketen akatsak. Hautesle errolda apirilaren 7tik 14ra bitartean kontsultatu ahal izango da.
Aurreko hauteskundeetan egindako legez, hautesle-zerrenda etxetik bertatik kontsultatu ahal izango dugu ermuarrok, Abiapuntu udal bulegoetara joan edo bertako telefono zenbakira deitu beharrik izan gabe. Kontsulta webgune korporatiboaren bidez egin daiteke, erraz asko. Webgunean sartu eta eskuman ikono berezi bat jarriko dugu, inprimakira bertara eramango gaituen lasterbidearekin. Orrialdera sartzeko jarraitu beharko dugun bidea ondorengoa da: Udala/Hauteskundeak/ Hautesle-errolda/ Hautesle-erroldaren kontsulta. Lasterbideak web-inprimaki batera eramango gaitu, bertan lehenik NANaren zenbakia eta hizkia sartu eta, bigarrenik, pertsonaren jaiotze-data. Sistemak, erroldan gauden edo ez adieraziko digu. Eta baiezko kasuan, zein hauteskunde-kolegio eta mahaian botatu dezakegun esango ere bai.
Nolanahi ere, errolda hori kontsultatzeko herritarrok badugu betiko bi aukerak ere erabiltzerik: Informazio eta Erregistro bulegora joatea (8:00etatik 15:00etara) edo bertara joan beharrik izan gabe, ordutegi horretan 943 17 91 42ra telefonoz deitzea.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena