El Gran Hotel Budapest eta Emperador ikusgai Ermua Antzokian asteburuan

08.04.14
Ermua Antzokia

Osteguneko zineklubak hasiera emango dio zine emanaldien aste berri bati. Aste honetan, ‘Joven y bonita’ titulukoa ikusi ahal izango dugu, François Ozon zuzendariaren azken lana. Ozonek Donostiako 2012ko zinemaldian Urrezko maskorra irabazi zuen En la casa, tituluko lan apartarekin. Joven y bonita lanarekin filma liluragarri eta aztoragarria da. Isabelle  erosotasunez bizi den 17 urteko neskatila gaztea da, hala eta guzti eta bere gorputza saltzea erabakitzen duena. Filmak kritikaren onespena jaso du eta dotorea, hipnotikoa, aztoragarria eta distiratsua dela idatzi du. Izugarrikerian erori gabe, sexualitatean deskubritzen hasi izanaren eta nerabetasunetik heldutasunerako jauziaren inguruko hausnarketa lasaia da. Iluntzeko zortzietan hasiko da eta jatorrizko bertsioan azpitituluekin proiektatuko da.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Arratsaldeko zazpi eta erdietan lehen aldiz Wes Andersonek zuzendutako El Gran Hotel Budapestproiektatuko dugu. Filma gozoa da, Berlineko zine jaialdian aurten bertan epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratu izan duena. Bertan lan egiten duten aktore eta aktoresa handi eta ezagunen zerrenda bukaezina da, adibidez, Ralph Fiennes, Edward Norton, Willem Dafoe, Jude Law, Adrien Brody, Harvey Keitel, Bill Murray edo Lea Seydoux. Epokako komedia zoroa da, non akzioa hotel batean gauzatzen den, bertako bizitza eta arte lan baliotsu baten lapurreta kontatzen diren, Europa kinka larrira eramango duten aldaketak erakusten dituelarik. Samurtasunez, umorez eta bizitasunez beteriko filma da, epokako kantu eta zine egiteko modu amoratua da. El Gran Hotel Budapest larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Asteburuko bigarren proposamena epokako beste filma da, kasu honetan Hollywoodeko zigilua duena eta Peter Webber zuzendariak sinatu duena: ‘Emperador titulukoa. Aktore protagonistak Matthew Fox eta Tommy Lee Jones dira. Hiroshima eta Nagasakin jaurtitako bonba atomikoen ondorioz, japoniarrak errenditu egingo dira, Munduko II. Gerra amaitutzat emanez. MacArthur jeneralaren aginduetara dauden okupazio tropa amerikarrak Hirohito enperadorearekin zer egin erabaki behar dute. Hori horrela, gerra sarraskian izan ditzakeen erantzukizunak mugatzen saiatuko dira. Estilo klasikoan egindako filma da Emperador, gertakizun historiko bati zuhurtasunez errepasoa ematen dioena, gerraren ondoren Tokio modu harrigarrian islatzen duena eta Tommy Lee Jones aktorearen lan bikainaz. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Igande arratseko 5etan eta haurrentzako emanaldian Dácil Pérez de Guzmán zuzendariaren ‘La última isla’ titulukoa proiektatuko dugu. Alicia neskatila mimatu eta berekoia da, bideojokoez besterik arduratzen ez dena. Oporretan Belinda izekorengana joaten da, zeina argindarrik eta ur korronterik gabe dagoen irla batean bizi den. Zirkunstantzia horrek mundua ikusteko duen modua aldarazi egingo dio. La última isla haurrentzako fabula bat da, imajinazioa goraipatzen duena eta mezu hezitzailea duena. Familia osoaren gozamenerako aproposa da.

Oraindik hileko bonoa erosi dezakegu Antzokian bertan nahiz Lobianon, horrekin zine komertzialeko eta zineklubeko emanaldietara sartu ahal izango dugularik 1,2 eurotan. Apirileko bonoak 14,4 € balio du.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan