Ustezko delitu egilea atxilotu eta entregatu dute herriko Udaltzainek

08.04.14
Hiritarren Segurtasuna

Ustez lapurreta egiteagatik 34 urteko gaztea atxilotu eta Eibarko Ertzain-etxearen esku jarri zuen aurreko astean Ermuko Udaltzaingoak, ohar batean aditzera eman duenez. Oharrean zehazten denez martxoaren 31ko eguerdian Santiago Apostoluaren eliza inguruan gertatutako lapurreta baten berri ematen zuen dei bat jaso zuten. Oharrak azaldu eta zehazten duenez “72 urteko andrazko bati zerbait jateko dirua eskatu omen zion gazte batek. Andreak ezetz erantzun eta bultzakada jaso ostean, gazteak esku poltsa kendu eta korrika alde egin zuen”.

Andreak eta lekukoek agenteei eman zizkieten datu eta deskripzioan oinarriturik, ustezko lapurra lokalizatu eta atxilotu egin zuten beranduxeago. Gazteak ‘Samsung’ markako esku telefonoa zuen, andreak bere jabetzakoa zela adierazi zuena. Eginbideak egiten ari zirenean, partikular batek San Inazio kaleko buzoi batean aurkitutako poltsa entregatu zuen. Andreari bueltatu eta gertakizunaren aurretik zuen diru kopurua falta zitzaiola frogatu zuen.

Okupazio-akta izapidetu ondoren, gaztea Eibarko Ertzain-etxera eraman zuten ertzainek. Udaltzainek andreari lagundu egin zioten Ertzain-etxean salaketa jarri zezan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen