Bi emakumek zaurituak gertatu dira gaur Ermuan automobil bate harrapatua eta gero

10.04.14
Hiritarren Segurtasuna

Bi emakumek –ama eta alaba- zauritu ezberdinak jasan dituzte Ermuko Izelaieta kalean eta Gipuzkoako Donostia eta Mendaroko ospitalera eraman behar izan dituzte, gaur goizean automobil istripu batean harrapatuak izan eta gero, herriko Udaltzaingoak ezagutzera eman duenez. Ez beharra goizeko 8:35etan gertatu da,Iparragirre kaletik jaisten zen Citroen Xantia markako autoaren gidariak Goienkalerantz hartzeko eskumara egin izan duenean, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, kontrola galdu, espaloi gainera igo eta arestian adierazitako bi emakumeak kolpatu dituenean. Ertzaintzak gain hartu ditu argiketa eta ikerketa lanak.

Udaltzain agenteak abisua jaso eta berehala bertaratu dira, zaurituei lagundu eta lekuaren segurtasuna koordinatuz, hasieran trafikoa etenez eta, ondoren, hura erregulatuz, Larrialdietarako 112 zerbitzuaz koordinatuz. Bi emakumeak lekukoek eta herriko Osasun Zentroko mediku eta erizainek atenditu dituzte, anbulantziak iritsi izan diren bitartean. Horregatik, Udalak jendaurrean agertu nahi die Osasun Zentroko profesional taldea guztiari bere eskerrona, oso azkar jaitsi eta zaurituei laguntzeko prest egon direlako, zerbitzu publikoaren izaera eta lanerako grina, bete betean erakutsiz.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen