Uraren prezioaz protestatzeko manifestazioak bart mila bat lagun bildu zituen

11.04.14
Erakundea

Ura tarifatzeko modu berriaz protestatzeko bart iluntzean mila bat lagun atera ziren kalera Ermuan, herriko Udaltzaingoaren esanetan –bi milatik hiru milara bitartean antolatzaileenean-. Manifestazioak herriko kale nagusiak igaro zituen ‘El agua no es un negocio. Ura guztiona da’ lelopean. Martxa herriko plazatik abitu zen iluntzeko zortzietan eta gaueko bederatziak inguruan amaitutzat eman zen leku berean, komunikatu bat irakurri eta gero. Ibilbidean zehar parte-hartzaileek hainbat lelo oihukatu zituzten, besteak beste, ‘Totorika, errektifika’ eta ‘Ermua dutxatu egiten da’.

Manifestatzaileek Udaletxearen aurrean geldialdia egin zuten eraikinaren ate nagusiaren aurrean plastikozko eta paperezko ur botilak utziaz, edateko ur hornidura fakturatzeko sistema berriarekin eta prezioarekin ados ez daudela agerrarazteko. Utzitako material guztiak antolakuntzako kide eta boluntarioek gerora jaso egin zituzten, lekua zegoen bezala garbi eta txukun utziz. Ur erreziboak eta tarifikatzeko modu berriak bi aldagai barneratu ditu, etxebizitza bakoitzean erroldatuta dagoen pertsona kopurua kontutan hartzea eta progresibotasuna, gehiago kontsumitzen duenak kopuru handiagoa ordain dezan. Aldaketa horren ondorioz, bi hilekorako eta pertsonako minimoa 7 m3etan utzi da, aurretik eta etxebizitzako genuen 26m3aren minimoa kideak kontutan hartu gabe ezabatuz. Azkenik, zerbitzua erabilgai izateagatik bi hilabetean behin 8 euroko kuota ezarriz.

Ermuarron eztabaida eta haserrea agerian geratu dira. Gobernu Taldea egoera horren jakitun izan da eta gaur zortzi egun atzera mozioa aurkeztu zuen erregistroan, non Ermuak Uraren Gipuzkoako Kontsortzioan barneratzea eta, ondorioz, ur edangarriaren ordenantza aldatzea ekarriko duen, Kontsortzioaren tarifak bere eginez eta egun dauzkagunak jaitsiz.

Herriko alkateak ‘garrantzitsutzat’ jo izan du atzokoan herritarrek egindako mobilizazioa. Gaur goizean Eibarko SER Irrati kateak egin dioen elkarrizketan manifestazio hori baloratu egin du. Elkarrizketa osorik eta bere horretan uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere