Hirien eredu berriak aztertuko ditu Toki Garapeneko IX. Asteak
Toki Garapeneko Alorrak udalerriko jarduera sozioekonomikoa bultzatzeko asmoz eta udalerrira ezagutza erakartzeko asmoz jarduera sorta zabala antolatu du, maiatzaren 5etik 9ra bitartean gauzatuko duen Toki Garapeneko Astearen baitan. Aurtengoan, “Hiri eredu berri baterantz” titulupean, “Smart Cities” kontzeptuari helduko zaio. Toki Garapeneko Asteak 5 egun jarraituetan bildutako jardunaldiez osaturik dago eta horietako bakoitzean kontzeptu honen aspektu bati buruz mintzatuko. Jardunaldietan –aste osoan edo bakan batean- parte hartu nahi izanez gero bidal ezazu posta elektronikoko mezu bat mjgarrido@udalermua.net helbidera edo dei ezazu 943179151 telefono zenbakira. Toki Garapeneko Astea Izarra Centren gauzatuko da.
Programa, maiatzaren 5eko astelehenean hasiko da, gardentasuna eta gobernu ona ardatz bezala izango duen eta Ermuko Alkateak irekiko duen jardunaldi batekin. Jardunaldian parte hartuko dute Carlos Totorikak eta Gobernantza Demokratikoa Institutuko Juanjo Álvarez Rubiok. Ondoren ”gardentasunaren eta gobernu onaren erronka” titulua duen work-kafe saioa eginen da, Toki Garapeneko eta Pertsonen Kudeaketako Alorreko Zuzendaria den Rosalia Herrera Yustek dinamizatuko duena. Egun horretan bertan Hiribox izango dugu. Merkataritzarentzako aplikazioak dituen munduko lehen Smart City sozial honek bi saio eskainiko dizkigu, lehenengoa 16.00etan eta bigarrena 20.00etan.
Asteartean –maiatzaren 6an-, dibertsifikazio ekonomikoa eta pertsona nagusientzako, kronikoentzako eta menpekoentzako sostengu soluzioak izango dira jardunaldien ardatza. Gerokoneko Aitor Pérez Artetxek “Berrikuntza soziala eta dibertsifikazio ekonomikoa” titulua daraman hitzaldia eskainiko digu, ECI Telecom Ltd.eko Ivan Garcíak “Smart Home, gizarte eta osasun-sektorean zuntz optikoaren aplikazioak” aurkeztuko; Osakidetza “Behar bereziak dituzten pertsonei eskaintzen dien gizarte eta osasun-arretan IKTen aplikazioaz” mintzatuko zaigu. Dravet Sindromea Fundazioa; Tecnalia; eraikuntza jasangarriko barrutia, Ermuko Abeletxe Egoitza, TGOU Ermua proiektuaren aurkezpenarekin, herriko UKE eta Activerubes enpresa eta erakundeetako kideek ere gurekin izango dira. Egunari amaiera jarriko dio, Ermuko Udaletxeko Alor Soziokulturaleko Zuzendaria den Merche Gónzalez de Celisek.
Asteazkena -maiatzaren 7a- gazteria eta zientziari zuzenduko dizkiegu. “Teleskopioa, kosmoserantz bidai bat” titulupean I.zar-T enpresaren eskutik bi behaketa saio izango ditugularik, lehen eguzki-behatzeko eta bigarrena gau eta izarrak behatzekoa. Proposamena 12tik eta 18 urtera bitarteko gazteentzat pentsatuta dago.
Osteguneko saioa, hiri adimentsuen garapenean “hiritarren partaidetzak” duen garrantziaz, hiria administrazio-erakunde bezala aurkezten duen kontzeptua gainditzeaz eta hiritarren garrantzia nabarmentzeko beharraz mintzatuko gara. Azken finean, hiri adimentsu bat lortzeko bidean hiritar gogotsuak izateko beharraren ideiaz mintzatuko gara. Jardunaldi honetan Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zuzendaritzako Doktorea den Igor Calzada; Donostiako Sustapeneko Gerentea den Euken Sesé eta Innpulso Sareko ordezkariak izango ditugu gure artean aipatutako gaiaren inguruan solasean.
Azkenik ostiralean, “Goazen ekintzaileen istorioak kontatzera” titulupean maiatzaren 9ko amaiera jardunaldiari ekingo diogu. Izarra Centreko Oinarri Teknologikoko Enpresa Haztegian dauden ekintzaileek beren esperientzia kontatuko digute: Sua Estudio, SPMG, Dibumet, Spara, Babblink eta Qmunty enpresen ordezkariek beraien esperientziak aurkeztuko dizkigute “Ekintzailetza arrakastatsu baterako gakoak” titulua duen solasaldian. Ondoren, Jordi Lorenzok, Izarra Fundazioko Zuzendariak, Ermuko Udaletxeak eta Izarra Fundazioak Ermuko esparruan proiektuak, ideiak eta enpresak sustatzeko eta indartzeko gazteen, ekintzaileen, enpresen eta langabetuen eskuetan jartzen dituzten programak aurkeztuko ditu. Juan Torres lehiaketako sariak banatzeko ekitaldiarekin amaiera emango diogu aurtengo jardunaldiei.
Jarraian eta pdf formatuan egitaraua osorik uzten dizuegu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena