Hamazazpi filma izango ditugu maiatzean ikusteko Ermua Antzokian

29.04.14
Ermua Antzokia

Maiatzaren 1eko ostegunean hasiera emango dio Ermua Antzokiak zine programazio berri bati. Datorren hilean 17 filma proiektatuko ditu Antzokiak: 8 komertzial, 5 zineklubean eta 4 haur eta gaztetxoentzat. Hileroko legez antolatzaileek zine komertzial eta independentearen onena uztartzen saiatu dira eta Antzokiko kartelerak Ipar Amaricako, Europako nahiz estatuko filma azpimarragarrienak hurbilduko dizkigu herrira bertara. Guztiaren xehetasunak datozen asteetan zehar emango dizuegu, luze eta zabal. Orain, hurbilen dugunera mugatuz. Hilero lez bonoak eskuragai izango ditugu Lobianon nahiz takilan bertan, zeinaren bidez zine komertzialeko eta zineklubeko emanaldi bakoitzera joana ahal izango garen 1,2 euroren truke. Maiatzeko bonoak 15,6 euro balioko du.

Osteguneko zineklubean Las maestras de la República titukulkoa ikusi ahal izango dugu, Goya sarietan 2013ko dokumental onena izendatutakoa. Pilar Pérez Solanok lan honetan beharrezko omenaldi sentibera eskaintzen die Errepublikaren garaian maistra izan ziren emakume guztiei, Guda Zibilaren ondoren franko jeneralaren erregimenak zigortu eta lanbidetik at utzi baitzituen, irakaskuntza galaraziz. Dokumentalak kontakizunean jartzen du indar guztia, nola kontatzen duenaren gainetik, nahiz eta historiaren zati hori berreskuratzeko beharrezko ahalegina izan, ahaztu ez denean ezkutatu eta estalia izan baita gertakizuna. Zineklubaren ohiko ordutegian ikusi ahal izango dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Colin Trevorrow zuzendariaren ‘Seguridad no garantizada’ tituluko filma amerikar independientearekin. Ezustekoa izan da. Sundance jaialdian gidoi onenaren saria eskuratu zuen eta ‘Pequeña Miss Sunshine’ bitxia aurrera atera zuen talde berberaren ekoizpena da.Ikerketa aldizkariko erredaktoreek denboran zehar bidaiatzea proposatzen duen iragarkia ikertzen hasten da. Asmamenez beteriko lana da, behetik gora datorren metrajean, amaiera apoteosiko batean bukatzeko. Seguridad no garantizada filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Hollywoodeko produkzio erraldoia da, ‘Pompeya 3D’ titulukoa, Paul W.S. Anderson zuzendariarena. Este película supone el regreso de Hollywood al cine histórico y de catástrofes, en una película alimentada como no puede ser de otra manera por el romance y la aventura. Milo un esclavo convertido en gladiador que ve como su prometida es obligada a casarse con un corrupto senador romano. A la par que comienza su lucha para impedirlo, el Vesubio comienza a escupir lava amenazando con destruirlo todo. Pompeya 3D, como las viejas producciones de Hollywood garantiza entretenimiento yespectáculo. Todo un derroche visual enriquecido por la tecnología 3D. Podremos verla el sábado a las 22:00 y el domingo a las 19:30.

Haurrentzako emanaldian igande arratseko 5etan, animazioko La bella y la bestia tituluko klasikoaren bertsioa proiektatuko dugu. Protagonistak Lea Seydoux, Vincent Cassel eta Eduardo Noriega dira. Filmak agerian utziko digu edertasuna askotan perntsonen baitan egonen del aeta ez azal edo aurpegian. Emanaldia aproposa da, 7 urtetik gorako ikusleentzat.

Argibide gehiagorako ikus: Ermua Antzokiaren mikrositea

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean