Toki-garapen astearen IX. edizioak hiri eredu berriak izango ditu hizpide
Toki-garapen Alorrak beste urte betez izen bereko astea antolatu du, 2005etik egin legez. Jarduera datorren astean gauzatuko da gure herrian. Oraingo honetan ‘Hiri eredu berri bateranzko’ bide edo jausian lagungarri izango zaigun ezagutza bilduma prestatzeko asmoz. Aurtengoan, “Hiri eredu berri baterantz” titulupean, “Smart Cities” kontzeptuari helduko zaio. Toki Garapeneko Asteak 5 egun jarraituetan bildutako jardunaldiez osaturik dago eta horietako bakoitzean kontzeptu honen aspektu bati buruz mintzatuko.
Antolatzaileen iritziz herritarren, teknikarien eta politikarien agendetan leku egin behar zaie herri eta hiriko biztanleentzat oso garrantzitsu diren hainbat aspekturi, esaterako gardentasuna eta gobernantza; jarduera ekonomikoa pizteko laguntzak, herritarren bizi kalitatea hobetzeko teknologi eta zientzia uztatzeko beharra, batez ere, autonomia pertsonal gutxien dutenentzat bereziki.
Toki Garapen Astearen IX. edizioa, maiatzaren 5etik 9ra bitartean, biak barne
Hori guztia, zaharkitutako ereduak gainditzeko testuinguruan, horiek unean uneko aberastasuna eta hazkundea ekarri badigute ere, beraiekin bat hainbat gaitz ere ekarri baitigute; besteak beste, gizartearen desartikulazioa, planetarekiko gehiegikeriak, iraupen luzeko langabezia, eta abar… Ondorio horiek herri eta hirietan bizitza zoriontsua izan dezagula eragozten digutelarik.
Paradigma berrien beharrean gaude. Bide berriak urratzera eramango gaituzten bizitzeko moduak ditugu, herritarra prestatu eta informatuak bere etorkizunaren protagonista izanik. Teknologian eta herri eta hirietan harremanetarako sistematan oinarrituta pertsonok gure beharrak hobeto asebeterik izan ditzagun. Erlazionatu, parte hartu, bizi eta ekoizteko modu ezberdinetara jausia egiteko, biztanleok gogobetetasun, ongizate eta zorion gehiago izateko.
Eszenatoki berrietara eramango gaituen ibilaldiari ekiteko aukera datorren astean –maiatzaren 5etik 9ra bitartekoan- izango da, egun bakoitzean gai nagusiarekin zerikusia duen eta osagarri den gai bat jorratuko dugu. Astea hezurmamituko dute gardentasuna eta gobernantza; adineko, gaixo edo dependentzia duten pertsoneni laguntzeko konponbideak; dependentzia egoera dutenak edo gaixo kronikoak ekonomia dibertsifikatzeko gora doazen formulak; gazteria eta zientzia, ‘smart cities’ edo hiri adimentsuetan deritzanetan herritarron parte hartzea, eta abar… Horrez gain, asteko egun zehatz batean, benetako ekintzaileek hitza izango dute beren esperientziak konta diezaguten.
Jardunaldi irekiak dira, interesa duten perstoina ororentzat. Part hartu!
Bederatzigarren edizio ixteko egunean, Ermuko Udalak eta Izarra Centre Fundazioak ekintzaileentzat dituzten laguntzak zertan diren azalduko da, egitarauari amaiera emateko, Juan Torres lehiaketaren barne enpresa proiektu onenei sariak banatuko diegularik.
Herriko nahiz lurraldeko edozein pertsona, profesional nahiz partikularrak interesik badu jardunaldietan parte hartzeko –aste osoan edo saio edo egun bakan batean- e-posta bidezko mezua bidaltzea besterik ez du parte hartu nahi izanez gero bidal ezazu posta elektronikoko mezu bat mjgarrido@udalermua.net helbidera edo dei ezazu 943179151 telefono zenbakira. Izen-emateak hartzen jarraituko dugu egunero. Udalak Jardunaldiotan parte hartzeko gonbita luzatu digu gu guztioi, aurrekoetan bezala ilusio, lan mardulaz antolatutakoak direlako kalitatezko topaketa eta bilerak izan daitezen, aurretik egindakoak horrela erakusten baitute, toki garapenaren alorrean urteroko erreferentzia bihurtzeraino gure inguruan.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena