Uraren tarifa aldatzea eta Gipuzkoako Kontsortzioan sartzea asteazkenean tratatuko du Udalbatzak
Udalbatza apirileko hilabeteari dagokion Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Batzarra apur bat atzeratu izan da, Aste Santua eta Maiatzaren 1eko jai eta zubiak eragin izan dutelako. AJAri jarraiki bilera apirilaren azken asteazkenean egin beharko litzateke, baina jai egun bezpera zenez, datorren asterako utzi da. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada.
Gai-zerrendak hamaika puntu hartzen ditu barne eta horien artean denetarik dago, esaterako, ekonomikoetatik eta mozioetara. Nolanahi ere, azpimarra behar gehienak uraren prezioa kobratzeko moduari; saneamendua, estolderia eta arazketari dagozkion 7. eta 13., hurrenez hurren, Ordenantzen prezioak aldatzeari; Gipuzkoako Ur Kontsortzioan sartzeari edo horren inguruko mozioak tartean daudela. Herrian enplegu plan berria gauzatzeari buruzkoa ahantzi gabe.
Lehen puntuan otsaila eta martxoko aktak onartuko dira. Jarraian, kreditu gehikuntza bidez Aurrekontua aldatzen duen Alkate-dekretuaren berri emango da. Hirugarrenik, Ermuan enplegu plan berria gauzatzeari buruzko erabakia hartuko da. Jarraian bi mozio tratatuko. Lehena, PSE/EE-PSOE eta PP taldeek uraren prezioa kobratzeko ereduari buruz aurkeztu dutena. Bigarrena, aurreko horren alternatiba gisa, gai berberaren inguruan Bildu, Ezker Anitza-IU eta EAJ-PNV aurkeztutakoa hizpide izango. Seigarrenean zinegotziek uraren prezioa kobratzeko moduari; saneamendua, estolderia eta arazketari dagozkion 7. eta 13., hurrenez hurren, Ordenantzen prezioak aldatzearen inguruan erabakia hartuko dute. Zazpigarren puntuan Gipuzkoako Ur Kontsortzioan sartzea eskatu aurretik, haren Estatutuak onartzearen inguruan hitz egin eta erabakiko.
Zortzigarrenean, Gipuzkoa Etorbideko 37an dagoen eta Ermua eta Mallabia udalerrien saneamenduko eta Debabarreneko kolektoreetara lotzeko proiektuaren aldaketak ukitutako eta Ermuko Udalak besterendutako ondasuna, URA- Euskal Ur Agentziaren esku uztea onetsiko. Bederatzigarrenean, Red-INNPULSO – Zientzia eta berrikuntzaren Sareko Hirien Elkartea sortzea eta suspertzea onartuko. Hamargarrenean, Euskara arloko Plan estrategikoa 2014-2017 ESEP (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana) eta berari dagokion urteko Kudeaketa Plana onartuko da.
Hamaikagarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena