IES UNI DBH Eibar-Ermuak hitzaldia emango eta ateak zabalduko ditu
IES UNI Eibar-Ermua UNI Eibar-Ermua Bigarren Hezkuntzako Institutuak (BHIk) hainbat jarduera prestatu ditu datorren astelehenean zabalduko eta bi astez mantenduko aurre-matrikulazioari begira. Lehen jarduera, hitzaldi informatibo bat izanen da, zeina guraso eta, oro har, ikasleei zuzenduta egongo den. Hitzaldiari jarri zaion leloa ondorengoa da: DBHa amaitu ondoren, 2014/15erako dugun hezkuntza eskaintza.
Hitzaldiaren helburua DBHa gainditu eta gero ikasle nahiz gurasoei Eibar eta Ermuan egin daitezkeen ikasketen berri ematea da. Ikastetxeak eskaintzen dituen Erdi mailako zikloak eta batxilergoko adarrak izango dira ardatz eta hizpide. Aipatu hitzaldia maiatzaren 8ko ostegunean egingo da, Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 7etatik aurrera.
Horrez gain, baina aurre-matrikulazioari loturik, ikastetxeak bere ateak zabalik izango ditu datorren asteko larunbatean –maiatzaren 10ean- interesdun guztiek instalazioak zuzenean ezagutzerik eta zuzenean galdetzerik izan ditzaten.
Erantsitako material osagarria:
Lotutako albisteak
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian