Igor Calzadak 'smart city'k burbuila efektua jasan dezakela ohartarazi du

08.05.14
Ekonomi Sustapena

Smart cities’ deritzan kontzeptua –hiri aurreratuak, etorkizuneko beharretarako prestatuak, talde sena eduki eta bateratutakoak- ardatz eta gai nagusi dira Toki-garapen jardunaldien azken aurreko egunean. Goizari hasiera emango dio herriko alkate Totorikak, eguneko aurkezpenen testuinguru eta hizlariak aurkezteko. Jarraian, Igor Calzada doktore jaunaren txanda izan da. Oxford Unibertsitateko eta Etorkizuneko Hirien ikerlaria da, Ikerbasqueko kidea. Calzadak oro har ‘smart cities’ hitz egin digu, hori bakoitzak bere neurri, ezaugarri eta pentsatzeko moduari egokitu beharra duela pil-pilean dugun hitz hori eta, azkenik, horretan txertatu udaletik gauzatzen diren hiri eta berrikuntza sozial kritikoaren politikak.

Igor Calzada kritiko agertu da “oso erabilia dagoen ‘smart city’ hitzaz, multinazional teknologiko handiak sustatzen duten ereduarekiko. Eredu horrek hiritarra modu pasiboan uzten duelako eta goitik behera eta agintetik eraikitzen delako. Hori sentsoreak eta neurririk gabeko informazioa jasotzean oinarritzen delako, bainan zertarako egiten den jakin gabe. Horren ondotik eta ondorioz, ‘big data’ izeneko eratortzen delarik.

Aurrerago, ondorengoa azaldu du: “bidean gaidela smart city gainditu gabe Fab-Lab bezalako aukerak antzemanez. Azken horiek, sarean eraikitzen dira, behetik gora, eta gizarte berrikuntza kritikoa aintzat hartuz. Munduan laborategi diren eta sarean dauden hiriak dira, diseinu globaletik abiatuz, herrian ekoiztu eta eraikiz. Ideia Massachusettseko Institutu Teknologikoak (MITek) bultzatutakoa da.

Igorrek Euskal Hiriaren ideia defendatu du; pertsonak teknologiaren aurretik jarriz, eta ‘smart city’ kontzeptuak burbuila efektua jasan dezakela ohartarazi du. Hori guztia, gobernantza berri baten formarekin loturik.

Jarraian mp3 formatuko soinu artxiboa uzten dizuegu, Igor Calzadaren hitzaldi oso ahitzez hitz biltzen duena.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena