Unibertsoa, Ermutik gero eta hurbilago

08.05.14
Ekonomi Sustapena

Unibertsoa jada ermuarrongandik hurbilago dagoela esan dezakegu. Esaldia, lahartxo esatea dela pentsa dezakegu entzute hutsarekin. Bilbotar handizale batek esandako gehiegikeriaren parekotzat jo dezakegu. Ez, ez da, esaldi hutsa. Bere zergatia, azalpena eta testuingurua baititu. Julio Corredera eta Roberto Aceña bikote ermuarrak I.Zar-T (Telescopio) izeneko enpresa eratu berri dute. Hastapenetan dago, ernamuinean egonik ere, hasteko asmoa du eta jada, errealitate bat da.

Ia ehun pertsonek –ezagutza zabaltzeko gosez eta grinaz- kosmosari lehen hurbilpen bat egin izan zioten atzoko egunean. Bi saio edo tailer praktiko izan baikenituen astronomia eta kosmosaren behaketari hurbiltzeko. Ekintzari jarritako izenburua “Teleskopioa, kosmoserako bidaia”  eta I.Zar-T (Telescopio) enpresaren eskutik egin genuen, Izarra Centre eraikinean. Hori horrela, arratsaldean parte hartzaileek eguzkia behatu ahal izan zuten. Bigarren saioa egunez ezik gauez egin zen, gaueko 10etatik aurrera, zeru eta izarrak ikusi ahal izateko. Eguraldia lagun izan genuen, arratsean zerua garbi gelditu baitzen, egun urdin argi eta hodeirik gabekoaz gozatuz. Gauean zorionez berdin mantendu zen. Gaueko saio horretan ilargiaren ilgora, Jupiter eta Marte planetak eta zeruko beste hainbat objektu ikusi ahal izan zituzten ia berrogei kidek, Anaitasuna ikastolako LHko ikasle gazte taldeak, hainbat heldu eta bere kasa hurbildutakoek.

Enpresa eratu berri duten ekintzaileek harrera on hori ikusita, hemendik sei edo hamabi hilabeteko tartean, egun osoko jardunaldi erraldoia antolatuko dutela aurreratu dute, konpromiso hori gain hartuz. Ikuskatze saioa Izarra Centre eraikinaren sabai edo gailurrik egingo da, hau da hamabigarren solairuaren gainetik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat