'Jar zaitez mugimenduan', Durangaldeko Amazkomunazgoak gazteen enplegurako duen proiektua
Helburua, eskualdeko gazteen aukera sozio-profesionalen kalitatea hobetzea da. Horretarako lan gaitasuna eta enplegua lortzeko aukerak aztertuko dira.
Burutuko diren ekintzen artean hauek daude: Formaziozko kurtso espezifikoak eta enplegurako orientazioa. Horretaz gain enpresak sortzeko informazioa zein gazteei zuzendutako laguntzak emango dira.
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa honek 274.480 eurotako aurrekontua izango du
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Udal Gaztedi hitzarmenaren barne dagoen “Jar zaitez martxan” programaren ekintzak burutuko ditu hurrengo hilabeteetan. Programa honek, gaur egun gazteek dituzten beharrak garatuko dira.
Ekintza hauek, Amankomunazgoko Behargintzaren bitartez egingo dira, eskualdeko 12 herriekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz. Ekintza hauek 16 eta 29 urte bitartean dauden, herri hauetako gazteei zuzenduta egongo dira Abadiño. Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar.
Helburu nagusia, “eskualdeko gazteen aukera sozio-profesionalen kalitatea hobetzea da, horretarako gazteek dituzten gaitasunak maximizatu, eta enplegua lortzeko aukerak aztertuko dira auto-enplegura heltzeko”, azaldu du Amankomunazgoaren lehendakaria den, Oskar Zarrabeitiak.
Beraz, Behargintzatik, parte hartzaileen gaitasunak landuko dira, hauek enplegu alorrean aukerak izan ditzaten, eta horretaz gain ekintzaileak ere bultzatuko dira. “Aukera onak izatea enplegu bat lortzeko, ez datza bakarrik pertsona batek izan dezaken formazioan, lehia handia baitago. Horregatik oso garrantzitsua da, formazioaz gain, dagozkien tresnak edukitzea eta baita gaitasunak enplegu bat lortzeko”, azaldu dute Behargintzatik.
Ekintza zehatzen zerrenda
Proiektua, formazio eta enplegurako orientaziozko zortzi kurtsotan oinarrituta dago. Kurtso bakoitzak 44 orduko iraupena izango du eta Amorebieta-Etxano (2), Durangon (2) eta Ermua (2) burutuko dira.
Ikastaro horietan, gazteek gai hauek jorratuko dituzte: gaitasun profesionalak, motibazioa, komunikazioa, lidergoa, gatazkan inguruko irtenbideak, taldeko lana eta gizarte gaitasunak. Horretaz gain, lana bilatzeko tresnak ere landuko dira eta baita ere pertsonala aukeratzeko teknikak.
Guzti horrekin batera, ekintzaileak bultzatzeko helburuarekin, enpresen berrien alorretik, datorren ekainetik eta abendura arte, gazte ekintzaileen gela jarriko da martxan, Amorebieta-Etxanon, Durangon eta Ermuan, hauek dituzten enpresen ideiak lantzeko asmoarekin. Horretarako izango dute:
- Banako tutoretza eta enpresen zein proiekturako laguntza.
- Lan aholkularitza zein fiskala, komertziala eta finantzazkoak.
- Doako ikasteko gelak: lan tokiak zein batzarrak edukitzeko eta internet-ekin.
Horrela, eurek duten ideia zein proiektua landu ahal izango due eta bide batez, toki berean, euren egoeran dauden beste pertsona batzuekin egon ahal izango dira, toki bat erabiliz eta behar dituzten tresna guztiekin.
Horretaz gain, dinamizazio talde bat egongo da, proiektu zein formazioan laguntzen. Euren lana izango delarik:
- Azterketa prozesua bultzatu eta proiektua zein ideia osatu.
- “Learn Stara-up” metodologian hezi, euren ideiak testatu nahi izanez gero. (Ekintzaileen proiektuetan oinarritutako formazioa bizia)
Horretaz gain, ekintzaileen proiektuak abian jartzeko asmoarekin, zuzeneko diru-laguntzak emango zaizkie, bai Segurtasun Sozialen kotizazio ordaintzeko edota jarduera ekonomikoa altan ematean suposatzen dituen gastuak ordaintzeko.
Horrela 1.100 euro jasoko dituzte, “Jar zaitez martxan” programaren barne dagoen herrietako gazteek, mutualitate edota Segurtasun Sozialeko kotizazio bakoitzeko. Gehien jota laguntza 3.300 eurotakoa izango da.
Formazio ikastaroak zein bilerak, toki hauetan izango dira:
- Behargintza (Durangaldea). Tfnoa.: 94 623 25 22/ behargintza.mdurango@bizkaia.org
- Ametx Erakunde Autonomiaduna (Amorebieta-Etxano) Tfnoa.: 94 630 06 50/ gazteria@ametx.net
- Izarra Fundazioa (Ermua), Tfnoa.: 943 177 159/ proyectos@fundacionizarra.eu
“Interesatuak dauden gazteek, aukera dute toki hauetan informazioa zein izena emateko. Beraz ez dago aitzakiarik martxan jartzeko”, aipatu dute Amankomunazgotik.
Aurrekontuaren banaketa eta ekarpenak
Proiektu honek 274.480 eurotako aurrekontua du. %70ak Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko du eta gainontzekoa parte hartu duten udaletxeek hainbanatuz.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena