Hamar ekintzailek osatzen dute aurten Yuzz Ermua taldea, programaren bigarren edizioan

19.05.14
Ekonomi Sustapena

Ermua hitzartutako Yuzz Zentroa izango da bigarren urtez jarraian eta izpiritu ekintzaile eta talentua sustatzeko programa bat garatuko du, 18 urtetik 31era bitarteko pertsonentzat. Hori ahalbidetzeko SPRI sozietateak hitzarmena berritu du Santander Hiriko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroarekin (CISE delakoarekin), zeina Kantabriako Unibertsitatearen barne dagoen.

Yuzz Ermua zentroa Izarra Centren kokatua dago eta bartan mamituko dira aurten parte hartuko duten hamar ermuarren ideia eta negozio proiektuak. Bigarren urteko programa aurreko astean aurkeztu zen eta taldekideek ikasteko eta amets eta proiektuak abian jartzeko irrikaz agertu dira. Aurten aurkeztu diren ideia eta proposamenak oso anitzak dira eta denetarik dago: sare sozialak garatzea, teknologia pribatua transferitzeko bulego irekitzea, turismo alorrari zuzendutako telefono mugikorreko aplikazioak, arkitektura jasangarriko konponbideak, enpresan ekoizpen eta eraginkortasun hobetzeko on line zerbitzuak, eta abar… Programa inauguratzeko ekitaldian parte hartu zuten ostegun eguerdian Carlos Totorika alkateak, Toki-garapen alorreko zinegotzi José Luis Araujok eta alorreko eta langileriako zuzendari Rosalia Herrerak.

Yuzz programan parte hartzeko hautatuak izan diren pertsona gazteak laguntza, trebakuntza eta aholkularitza jasoko dute, dituzten ideiatan oinarrituriko negozio proiektuak garatu ditzaten. Aurten parte hartzen dituztenek deialdiko sariak irabazi ahal izango dituzte.

Yuzz Ermuan parte hartzen duen kide batek Silicon Valleyra joan eta hura ezagutzeko aukera izango du, hiria berrikuntzan erreferentzia bat baita. Horrez gain, Yuzz programak -bere egoitza diren 26 zentroentzat- dituen hiru esku sariak irabazteko aukera ere izanen dute, hain zuen ere 30.000, 20.000 eta 10.000 eurokoak, hain zuzen ere.

Ermuko Udalak ondorengo baliabideak jartzen ditu Yuzz programaren eskura:

  • Lana fisikoki gauzatzeko lekua Izarra Centre eraikinean.
  • Oinarri teknologikoa duten enpresek elkarlanean edo co-working-ean jarduteko espazioa –enpresa hazitegiko, lehen solairuan-.
  • Ideia garatzeko behar duten aholkularitza teknikoa eta euskarria. Adituak bere esku izanik.
  • Enpresa sortu eta kudeatzeko trebakutza. Izaera teknologikoa duten proiektuak abian jartzeko ezagutzak: komunikazioa, marketinga, proiektuen kudeaketa, berrikuntzari nola aurre egin, eta abr… Laburbilduz, ‘Lean Start Up’ izenaz ezagutzen den ikasketa multzoa.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena