Immigrazioaren aldeko itun soziala: elkarbizitzaren aldeko guztion konpromisoa
Ermuko XIV immigrazio jardunaldien edizioko ardatz eta gai nagusia
Immigrazio Jardunaldien XIV. edizioa gauzatuko da Ermuan datorren astean zehar. Jardunaldiak maiatzaren 26ko astelehenean hasiko eta ekainaren 7ko larunbatean bukatuko dira. Jardunaldion antolatzaileak herriko Garapenerako Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde (GKEak) dira, hain zuzen ere ondorengoak: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Huancavelicaren Lagunak; Saharauiaren Lagunen ‘Hagunia’ elkartea, Senagaldarren ’Aser’ elkartea eta Maishule. Halaber, ikastetxeen, Mudo-Drogoten, Antxitxiketan aisialdi taldearen, udal liburutegiaren eta Ellacuría Fundazioaren taldearen laguntza jaso dute. Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du, udal nazioarteko lankidetza departamentuaren finantzazioa baitauka.
Egitarauari astelehenean emango zaio hasiera hitzaldi batekin, sexu eta ugalketa eskubideak Afrikan, giza eskubideak baita ere” ingurukoarekin. Hitzaldiari jarri zaion titulua honakoa da: “Emakume afrikarrak: sexu eta ugalketa eskubideak, giza eskubideak". Astelehenean egingo da, Emakumearen Topaguneko ikus-entzunezkoen gelan, arratsaldeko bostetatik aurrera. Hizlaria Jeanne Rolande Dacougna Minkette izango da, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko teknikaria hain zuzen ere. Ekitaldia doan eta librea da. Halaber, Emakumearen Topagunean jarritako erakusketa ikustera joango dira, non emakumeen sexu-organoa ebaki izanaren inguruan egiten den prebentzio lana azpimarra eta ezagutzera ematen duen. Materiala eta bilduma ‘Munduko Medikuen Gobernuz kanpoko erakundearena da eta ondorengo titulua du: ‘Konpromisodun bidaia: prebentzioren balioa emakumeen sexu-organoa ebakitzearen inguruan”. Erakusketa maiatzaren 30era artean mantenduko da zabalik. Bilduma astelehenetik ostegunera bisitatu daiteke goizez -9:30etatik ordu 1:30ak bitartean- eta baita arratsaldez ere, 4:30etatik 8etara. Ostiralean zerbitzua goizez besterik ez dago zabalik, hortaz ordu horietan. “Emakumeen sexu-organoa ebaki izanaren inguru”ko erakusketa eta materiala, ablaziorik eman ez dadin egiten den prebentzio lana azpimarratzen du. Sarrera librea eta doan da. Etor zaitez.
Asteartean egitarauak aurrera jarraituko du. Arratsalde horretan Ellacuría Fundazioko kideek ‘World Kafea’ dinamizatuko dute, zeina herriko plazan egingo den arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean.
Osteguneko zineklubean Fran Araujo eta Ernesto Novoaren, ‘El Rayo’ tituluko filma proiektatuko da Antzoki, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera 20:30.
Edizio guztietan egin legez, egun handia larunbata izango da, kulturen arteko jaia ospatuko baitugu egun osoan zehar. Goiz, eguerdi eta arratsaldeko jarduerak izanen ditugu eta baita ekintza osagarri asko ere bai. Ekitaldien ordu eta leku zehatzen berri izateko, ikus PDF formatuan laga dizuegu egitaraua.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan