Euskadin kriminaltasun baxuenetariko tasa duten herrian artean dugu Ermua

23.05.14
Hiritarren Segurtasuna

Udalak garatu zuen herritarren parte hartze prozesuan, beste gai batzuen artean, bertaratu ziren herritarrek segurtasun publikoari buruzko kezkak eta ardura kutsua agertu zituzten. Bileran lapurreta edo ebasketei beldurra diegula agerian geratu arren, gure herrian horrelako delituengatik dugun kezka ez da oso altua. Hori horrela da, eguneroko errealitateak, estatistikak eta datu errealek erakusten Ermua bizitzeko herri lasaia eta gertakizun urrikoa delako.

Nahikoa da Ertzaintzak delituen gainean jasotako datuekin landutako delinkuentzia-mapara eta Euskadin gertatzen diren faltetara jotzea, gure udalak delituen indize alturik ez daukala egiaztatzeko. Segurtasun-sailburuak 2013ko maiatzean eskainitako datuen arabera, egiazta daiteke Ermuak gure Euskadiko kriminalitate-tasa baxuenenetakoa duela. Euskadin gure antzeko biztanleak dituzten herriekin datuak alderatuz gero, -5.000 mila eta 30.000 mila artekoak- gure herriaren portzentajeak ez direla kezkagarriak erakusten dute.

Pasa den urteko datuetan oinarrituta, Ermuan 409 delitu izan genituen; hau da 25,13ko tasa milakoetan –biztanleriaren arabera-. Zenbateko horrek beste herrien parean jartzen gaitu, esterako eta besteak beste; Santurtzi, Lekeitio, Arrasate edo Azkoitiak dituzten zifratan. Gure datuak hurbileko herriekin parekatzen baditugu, aldiz, esan behar Eibarren 1003 delitu izan zirela, 38,46ko tasa milakoetan, Elgoibarren ordez, tasa 29,55koa izan zen (338 delitu izan baitzituzten), eta Deban 40,45ko tasa erregistratu zen (duten biztanleekiko 220 delitu izan eta gero). Lurralde historikoei dagokionez, Arabak 42,62 tasa izan zuen milakoetan, Bizkaiak, 45,79ko tasa eta Gipuzkoa, 33,51ko tasa, hurrenez hurren. Estatistika hauetan, faltak bezala jotako delituak, Ertzaintzak zuzenean tramitatzen dituenak ezezik, Udaltzaingoengandik komunikatzen direnak ere aintzat hartu eta jasotzen dituzte.

Herriko Udaltzaingoak gauzatutako jarduerak

Ildo honetatik, Udaltzaingoak egindako jarduerak ere datu horiei gehitzea komenigarri da. 2012ko datuen arabera, herritarren parte-hartze prozesua martxan jarri zenean erregistratutako azken urtealdi osoa baitzen, ebasketekin, lapurretekin edo iruzurrekin erlazionatuko gertakari kopurua 88ko izan zen, gainera, 80 pertsona edo ibilgailu susmagarriak identifikatu ziren, hiri edo pribatua altzarietako kalte materialekiko erlazionatuko gertakizun kopurua 130 izan zen, erasoekiko gertakariekin erlazionatuetako, mehatxu, indarkeri eta irain kopurua 40ra igo zen, eta auzo eta familiarenak gatazketan esku hartzeetako kopurua 32koa izanik.

Udaltzaingoak urtean zehar hainbat kolaborazio lanak egin zituen baita ere. Nabarmen ego kopuru handienekoak enpresekin eta entitateekin egin zituztenak izanik, 533 interbentzio hain zuzen ere, kiroletako 239 ekitalditan lagundu zuten, arazo desberdinenengatik auzotarrei 518 kasutan lagundu zieten eta 588 auzo-kexa jaso eta aurre eginez. Polizia judizialarekin erlazionatutako jardueren artean, 716 pertsonen kokapen iraunkorra –herrian dauden ala ez eta baiezkoan, non- azpimarragarri dira.

Udaltzaingoak pertsonak babestea du helburu nagusitzat, bere askatasunak eta ondareak eta arau penal, administratibo eta zibil desberdinak marko bezala izanez herritarren arteko bizikidetasuna bermatzea. Bestetik, Udaltzaingoak pertsonentzat eta ondareetarako arrisku egoerak aurrez ikusi behar ditu, auzotarrei eragin diezaieketen larrialdi egoeretan parte hartu behar du eta ekitaldi berezietan eta bide publikoko larrialdietan parte hartzen du.

Bere egiteko betetzeko, gure Udaltzaingoaren taldeak 23 kidek osatzen dute; Ofizialorde bat, sei agente lehen eta hamasei polizia (zortzi hutsik, horietatik lau aldi-baterako izaeran okupaturik), baita administrari bat zerbitzuko propioak diren kudeaketak egiteko. 2014. Urtean zehar, lan-eskaintza publikoa zabalduko da zortzi agente berrien selekzioa eta plaza horiek betetzeko, Udaltzaingoaren taldea osorik betetzeko. Horrela, lantaldearen eraginkortasuna hobetu egingo da, zerbitzuak indartu eta horien mesederako.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan