Ermuan gaur %46,35 partaidetza eta boto banaketa: PSOE 1243; PP 907; PNV 789; Bildu 774; Podemos 656; IU-EKI 574, UPyD 269
Ermuan botoa emateko aukera izan duten hautesleen %46,35 bozkatu du gaur Europako Parlamenturako hauteskundeetan botorik. Elena Valencianoren alderdiak guztira 1.243 bozka lortu ditu (%21,30), hautesle-erroldak Ermuan izan duen 12.708 hautesle posibleetatik. Bigarren alderdi botatuena Partidu Popularra (PP) izan da, zeinak 907 bozka (%15,54) lortu dituen.
Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia EAJri egokitu zaio 789 botorekin eta portzentajean %13,52. Laugarren, EH Bildu izan da 774 bozka jaso baititu (%13,26). Jarraian PODEMOS bosgarren kokatu da 656 bozkarekin (%11,24). IU-EKI seigarren izan da, 574 txartelekin (%9,83). Azkenik, behin-behineko sailkapenean honetan zazpigarren Rosa Diezen UPyD da 269 botorekin (%4,61) eta atzetik Escaños en Blanco geratzen da 75 paperekin. Europako Parlamenturako emaitzen datu zehatzak ondorengo taula grafikoan eskaintzen ditugu:
Logoa | Alderdi politikoa | 2014ko botoak | botoen % |
---|---|---|---|
![]() |
PSOE | 1.243 | 21,30% |
![]() |
PP | 907 | 15,54% |
![]() |
EAJ-PNV | 789 | 13,52% |
![]() |
EH Bildu | 774 | 13,26% |
![]() |
Podemos | 656 | 11,24% |
![]() |
IU-Eki | 574 | 9,83% |
![]() |
UPyD | 269 | 4,61% |
![]() |
EB | 75 | 1,28% |
Otros | 284 | 4,87% |
Ermuan hautesleen %46,37 bozkatu du gaurkoan, parte-hartzea duela bost urteko azkenarekin alderatuta ia 3 puntu hazi delarik. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin-betikotzat joko ditu organo horrek.
Informazio gehiago delako lasterbidearen bidez sekzio eta mahai bakoitzean kandidatura eta zerrenda bakoitzak izan dituen emaitzen berri zehatza eskaintzen dugu pdf formatuko taulan.
Lotutako albisteak

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera