'Trío de medianoche' eta 'Voces y cuerdas' talde eibartarren emanadia Antzokian
Eibarko ‘Trío de medianoche’ eta ‘Voces y cuerdas’ laukotea kontzertua emango dute ostiral gatean Ermua Antzokian, hamarrak eta laurdenetatik hasita. Ikuskizunari jarri zaion titulua ‘Los Panchos gogoratuz’ da. Sarrera bakoitzak 8 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan.
Hego Amerikako musika oso estimatua izan da beti Eibarren, nahiz Debabarreneko herrietan. Armaginen herrian pil-pilean egon eta oso herrikoi zen orain hamarkada batzuk atzera, musika mota hori jo eta lantzen zuten talde ugari baitzeuden. Tabernetan kantatzen zen garaia zen eta baita edozein jai eta ospakizunean; bolero, vals eta rancherak nonahi entzuten ziren. ‘Eibar Kantuan’ jaialdiek agerian utzi dute musika horrekiko zaletasuna eta jarraitzaileak egon badaudela Eibarren. Talde batzuk jada ez daude, hainbat berritu eta kideak aldatu dituzte eta, noizean behin aurrekoen lekukoa hartuz berriak sortzen dira. Horren adibide da ‘Trió medioanoche’ hirukotearen kasua, ikusleen aurrean eskarmentu handiko beterano direnak. Kideak Pedro Bartra, Bernardo Aguilera eta Jesús Mari Bastida dira, azken hauek eibartarrak biak eta lehenengoa Donostian bizi den boliviarra. ‘Los Panchos’ talde handi eta ospetsua omendu eta gogora ekarri nahi dute emanaldi honetan.
“Voces y Cuerdas” laukotea
Ikuskizunari ‘Los Panchos gogoratuz’ titulua jarri diote eta talde horren boleroekin bat ‘Los Tres Reyes’ hirukotearen valsak ere kantatuko dituzte. Prestatutako abestien artean, ''Sin ti'', ''Obsesión'', ''Rayito de luna'', ''Vagabundo'' edo ''Ladrona de besos'' izango ditugu, ''Mujeres divinas'', ''Como un bolero'' eta emanaldiari izena eman dioen ''Recordando a los Panchos'' titulukoarekin batera.
Iraganeko izpiritua berreskuratu asmoz, “Voces y Cuerdas” laukote eibartar enblematiko eta berriztua datorkigu baita ere. Estilo bera jorratzen jarraitzen dute eta doinu alai horien lekuko izango da Ermua Antzokia. Laukoteko kide dira Vicente Ramirez (ahotsa eta gitarra), Alberto Alberdi (rekintoa) eta Aitor Errasti (ahotsa eta perkusioa) eta Marivi Murillo taldearen ahots berria. Lehenago egiten zuten moduan, bailaran hainbeste miresten diren bolero eta rantxerak izango dira entzungai taula gainean.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan