XIV. Gastronomi Jardunaldiko egitaraua argitaratzear

29.05.14
Gizartea

Lobiano Elkarteak Ermuko XIV. Gastronomi Jardunaldiko egitarauaren aurreratu digu. Jardunaldiok ekainaren 9tik 15era bitarteko sei egunetan gauzatuko dira. Antolatzaileek jarduera programa bizia prestatu dute, gu guztion gazamenerako. Guztira sei egun bizi-biziak gozatu ahal izango ahal izango ditugu, gastronomiaz hitz egiteko, eta produktuak dastatu eta edateko aukera anitzekin. Programak biltzen dituen jardueren artean hainbat dastatze afari, tailer eta dastatzea gaztetxoentzat, herriko ostalarien arteko pintxo lehiaketa arrakastatsua, afariak, elkarte gastronomikoentzako bakailao txapelketa eta txistorra-jana herrikoia daude.

Egitaraua moldiztegian dago, argitaratu eta banatzear. Pintxo lehiaketan hogeita hamabost establezimenduk hartuko dute parte, kopuru hori inskribatu baita. Azoka handia ekainaren 14ko larunbatean gauzatuko da. Azokan hogeita bost upeltegi eta beste horrenbeste postu elikagaiekin egongo direla adierazi dute. Elkartea eguraldia lagun izatea espero du eta, jan eta edan onaren zale garen guztion parte-hartzea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.