Elikadura iraunkorra eztabaidagai Udalbatzarrean, Eskolako 21 agendaren baitan
Eskolako Agenda 21 programaren barruan, udalbatzar berezia egin da gaur Ermuko Udaletxean. Ermuko ikastetxeek elikadura iraunkorra gaia landu dute ikasturtean zehar eta euren ekarpenak, konpromisoak eta proposamenak eraman dituzte gaur Udalera.
Gaur, goizeko 10:00etan, Udal Ordezkariek harrera egin diete Udalbatzar aretoan Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten ikasleei.
Udalbatzarrean San Lorenzo, Anaitasuna LH eta DBH, Ongarai LH eta DBH, San Pelayo eta Eskolabarriko 60 ikaslek hartu dute parte. Aipatu, Uni Eibar-Ermuak ere parte hartu duela proiektuan, nahiz eta gaurko batzarrean egon ez.
Aurtengo ikasturtean elikadura iraunkorra landu dute ikasleek Eskolako Agenda 21 programaren baitan, Ingurugela eta Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du.
Gai hau lantzeko, urtean zehar hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan. Besteak beste, beraien birziklapen ohiturak aztertu dituzte, zer eta nola gosaltzen duten eta herritarren elikatzeko ohiturak ere ikertu dituzte. Honez gainera, apirilean, Udaleko teknikariekin bilera egin zuten, gai honen inguruan Udalak egiten duen lana ezagutzeko asmoz. Honekin guztiarekin herria nola dagoen ezagutu dute eta hobetu beharreko puntuak identifikatu dituzte.
Herrian elikadura iraunkorra eta osasuntsua bultzatzeko ikasleek egindako gogoeta eta proposamenen artean daude, besteak beste:
Herrian elikadura iraunkorra eta osasuntsua bultzatzeko ikasleek egindako gogoeta eta proposamenen artean daude, besteak beste:
- "Herrian hitzaldiak burutzea produktu ekologikoen onurak jakinarazteko".
- "Eskoletan gosariaren garrantzia azaltzeko hitzaldiak antolatu”.
- "Herritar guztientzako baratzak eskaini".
Udal ordezkariek ikasleen eskaera eta proposamenak adi entzun dituzte eta banan-banan erantzun dituzte. Udal ordezkariek eskerrak eman dizkiete denei egindako lanarengatik eta, amaitzeko, luntx osasuntsua eta iraunkorra dastatzeko aukera izan dute ikasle eta irakasleek.
Jarraian Ivoox kanalean argitaratu dugun soinua eskaintzen dugu.
Azkenik ekitaldiaren argazki-sorta bat eskaintzen ditugu.
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne