Ermuko udalak gazteriarentzat enplegu plan propioa prestatuko aurten
Ermuko udalak aurten gazteriarentzat enplegu plan propioa prestatzeko asmoa du eta horretan dihardu. “Langabezian dauden 50 gazteentzako programa izango da, 3 edo 4 hilabeteko lan-eskarmentua, laguntza txikia eta diru-sarreraren bat izan dezaten, Ermuan ditugun oinarrizko beharrei aurre egiteaz bat itxaropena eskainiz”. Horrela adierazi du herriko alkateak, atzo eguerdian Eibarko SER irrati-katean eginiko elkarrizketaren barne.
Carlos Totorika irratian izan zen, JuanMa Cano kazetari eta lankideak zuzentzen duen ‘Hoy por hoy Eibar’ irratsaioan aurtengo urteko udal aurrekontuaz –hilabete honetan onartzea espero dena- hitz egiteko. 2014ko Udal Aurrekontuak 20 milioi pasatxo izango ditu eta dokumentua azken asteetan ari da tramitatzen. Izan ere, gaurko egunean –ekainaren 6 honetan- itxiko da aurrekontuari emendakinak aurkezteko epea, azken eguna baita. 2014rako Udal Aurrekontuen helburua herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzea izanik, 20.063 988,03 eurokoa izango da, aurreko urtekoa baino 1.335.656,10 euro gehiago izanik, %7,13 handiagoa alegia.
Elkarrizketa horretan Totorika alkateak iragarri zuen “San Pelaio, Aldapa eta Ongaraiko bizilagunekin parte-hartze prozesua gauzatuko dela kale horiek lotzeko eta irisgarritasuna hobetzeko jarriko den baliabide edo mekanismoa zehaztu aldera”. San Pelaio eta Ongarai kaleko goiko aldearen artean dagoen desnibela handia da, bertan kirol-gunea, ikastetxeak eta etxebizitza dezente ditugularik. “Kontsulta egingo dugu lotura nola egin zehazteko; eskailera edo arrapala mekanikoak jarrita, igogailuak edo elementu horiek uztartuaz, hirurogei metroko altuera baitago batetik bestera, hamazortzi bat pisuri dagokiona gutxi gorabehera” erantsiz. Azpiegitura horiek egitea posible izango da Ermuan urtealdi ekonomikoak hainbat urtez positiboan itxi izan direlako diru horiek altxortegian eta aurrezki gisa utzita, zeinak orain erabili egingo diren hainbat proiektu sozial eta hirigintzazkoak gauzatzeko. Azkenik, Ermua herria Gipuzkoako Ur Partzuergoan txertatzeari buruz ere hitz egin du, horretan kide direnek ekainaren 28an egingo duten asanbladan Ermuaren sarrera ontzat ematea espero duela azalduz.
Jarraian elkarrizketa osoa uzten dizuegu, podcast-a gure Ivoox kanal korporatiboaren bidez entzun edo, nahi izanez gero, behera ekarri dezazuen.
Informazio gehiago
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne