Ermuak 'Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria' izaten jarraituko du hiru urte gehiago
Ermua udalerria ‘Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria’ izaten jarraituko du beste hiru urtetan. Zientzia, Teknologia eta berrikuntzaren Idazkaritza Nagusiak aipamena izaten luzatzeko eskaera onartu egin du eta berrikuntza proiektuak indarrean mantentzen dituztela egiaztatu duten hogei udalerriei –gure tarteko- izendapena beste hiru urtez luzatzea erabaki berri du.
Zientzia, Teknologia eta berrikuntzaren Idazkaritza Nagusiak erabakia ezagutarazi berri digu, gure udalerriren kasuan, hogei mila biztanlekoen taldean, hain zuzen ere. Kategoria horretan, Ermuaz gain eta horrekin batera izendapena berritzea lortu dute Buena Vista del Norte (Tenerife), Gata de Gorgos(Alacant), La Solana (Ciudad Real) eta Vilanova del Camí(Bartzelona).
‘Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria’ izendapen edo aitormena 2010. urtean eratu zuen eta harrezkeroztik ospea, hedadura eta kideak gehitu izan ditu. Egun berrogeita hamaika (51) hiri edo herri handi, ertain edo gurea bezalako txikiak eratzen dute ‘Innpulso Sarea’, izendapena jaso duten herriek osatutako elkartea. Izendapena antolatu zuen CIN/2502/2010 Aginduan, irailaren 17koa, aurreikusten zenari jarriki izendapena jaso eta hiru urtera, hori luzatu edo berritu nahi zutenek izendapena eskuratzeko xede izan diren proiektuak indarrean mantentzen zirela kreditatu behar zituzten.
Izendapen-berrikuntzarako deialdia 2013/12/10 ebazpenaren bidez egin zen eta horretan epaimahaiak ondorengo aspektuak baloratu ditu: Zientzia, Teknologia eta berrikuntzaren estrategia espainiarrarekin bat datozen eta udalek lagundu, kudeatu eta sustatzen dituen proiektu berritzaileak eginiko ekarpena. Baloratutako irizpideen barne izan dira ondorengoak: zerbitzu publikoak modu berritzailean eskaintzeko ekimenak, gobernu elektronikoa, informaziora iristeko sarbide askea, erosketa publiko berritzailea sustatzeko jarduerak –I+G+b- bultzatzeko tresna baita, kandidaturaren sinesgarritasuna eta kalitatearekin batera.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da