'Frankfurt' eta 'Sagarra' tabernatako pintxoek epaimahaiaren 2014ko saria jaso dute

16.06.14
Gizartea

Frankfurt’ tabernak aurtengo pintxo lehiaketako epaimahaiaren saria eskuratu du. ‘Hondartxako txipiroia’ izena daraman pitxoa saridun suertatu da. Pintxoak ondoko osagaiak zituen: txipiroia, sagarra eta porrua. Bigarren postua ‘Sagarra’ tabernak lortu du ‘amets berri bat’ izeneko proposamenarekin. Hori ondoko osagaiekin egina dago: txxahal-isatxa; gorringo eta trufa. Lobiano Gastronomia elkarteak antolatutako lehiaketa herrikoi hori atzoko igandean bukatu eta itxi zen.

Kontsumitzaile eta bezeroek epaimahaiarekin bat etorri dira hein handi batean, webgune korporatibo honeten nahiz larunbateko azokan jarritako ontziaren herri bozkaz. Hortaz, pintxoak dastatu eta beren botoa eman dutenek honako iritzia agertu dute: Sagarra tabernak 59 boto, Titanicek 30 eta Frankfurtekoak 23 bozka. Beraz, saridunak herritarren pintxo kuttunetak ere izan dira, orden edo posizio ezberdinean izan arren.

Lehiaketa larunbat gauean erabaki zen, epaimahaiko kideek aurrez finalera pasatzeko aukeratu zituzten hamabi establezimenduetatik bigarrenez pasa eta pintxoa berriz dastatu eta gero. Epaimahaiak pintxo guztiak dastatu zituen eta bakoitzaren presentazioa, egiteko prozedura, egitura eta zaporea baloratu. Epaimahaikide izan dira Durangon dugun Kobika jatetxeko Koldok eta Iñigok, eta Elgoibarko San Miguel auzoan dugun Belaustegi Jatetxeko Josu eta Adik. Horiekin batera laguntzen Lobiano Gastronomi Elkarteko partaidea. Hirukoteak Gas Station, Orensana, Kiska, Giroa, Urkaregi, Frankfurt, Jai, Infreñu, Sagarra, Sirimiri, La Forja eta El Parque establezimenduetatik pasa zen, finalerako sailkatutakoak baitziren. Epaimahaiak establezimenduek aurkeztutako proposamenen maila altua azpimarratu du, horien aurkezpen txukuna eta aukeraketa egokigatik. Aurtengoan, lehia eta kalidadea ezaugarri izan ditugu -35 establezimenduk- parte hartu baitute.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez