Paella herrikoi eta solidarioaren edizio berria positibotzat jo dute antolatzaileek

17.06.14
Gizartea

Lobiano Gastronomi Elkarteak eta paella erraldoi eta solidarioaren sustatzaile diren Jesus Portugal eta Jesus Gonzalezek positibotzat jo dute ekimenaren azken edizioa. Larunbateko eguna eta ekimenaren garapena ondo egindako eta koordinaturiko elkarlanaren erakusle izan da. Berrogeita hamar boluntariotik gora paella mistoaren –arrain eta okela osagaidunaren- zazpiehun errazio banatu zituzten, banakako plater, sardexka, ogi zati, edari eta kafearekin bat. Oraindik orain gogoan dugu jardunaldi luze eta borobila. Nolanahi ere, antolatzaile eta eragileek horren inguruko balorazioa lasaiagoa egingo badute datozen egunetan ere, hainbat datu ezagutu ditugu jada. Bildutako diru kopurua iazkoaren azpitik egongo da, banaturiko errazoi kopurua zazpi ehun ingurukoa baita. Zero lerroan eta partikularren emariak zehaztu eta zenbat izan diren zehazteko dago, azken balantze ekonomikoa ezagutzeko. Nolanahi ere, balantze orokorra positiboa da, ilusioa, boluntarioen lana eta emandakoak ezin direlako zenbaki hotzetan neurtu ez eta balantze ekonomiko hutsetan ere. Horrez gain, txistorra pintxoak zerbitzatzearen bidez lortutako dirua ez zaio aurtengoan paellarekin bildutakoari gehituko iaz egin bezala. Pintxoen dirua ‘Caritas’ Haziak toki proiektua finantzatzen laguntzera bideratuko baita.

Bildutako diru guztia, udal Gizarte Ongizateko sailaren eskuetan jarriko da, krisialdi ekonomikoaren eraginez eta langabezia pairatzen ari diren hainbat familietako kideei laguntzen erabil dezaten.

Ekimenaren lelotzat hartutako ‘Batzen gaituena’ esaldiak adierazten duena baino gehiago bilatu da, lankidetza, borondatezko talde eta auzolana, aspaldidanik ikusten ez genuen bezalakoa. Orbe Kardinalaren plazara oro har hurbildu ziren pertsona guztien eskuzabaltasuna ezaugarri izan zen, ekarpentxoa egitea eta laguntzea, besteen alde egitea. Eta horien artean kontatu behar ditugu bereziki, boluntario gisa lanean ibili ziren berrogeita hamarrak, bai jakia prestatzen eta bai prestatutakoa azkar eta txukun banatzen, jendeak bero eta gozo dastatu zedin. Pertsona guztiak atenditzen ordu bete baino gutxiago erabili zuten. Jesus Portugalek lanean eta laguntzen ibilitako guztiak gogoan hartu nahi izan ditu, guztia borobil ateratzeko ezin besteko izan baitziren. Portugalek aditzera eman digunez “erronka nagusia ez zen izan paella prestatzea, baizik zazpi ehun lagunen eskariari egokiro eta azkar erantzutea, hain denbora urrian. Giro aparta izan zen plazan eta herrian. Ermuko biztanleria zailtasunak pairatzen ari diren bizilagunekin bat egin zuen. Ez dago gehiago eskatzerik”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez