Berano-Errekaldeko igerilekua zabalik izango igandetik aurrera

19.06.14
Abisuak eta matxurak

Udal zerbitzuek Berano-Errekalde auzorako bidean dagoen eta errekastoaren izena daraman aire zabaleko igerileku naturala zabalduko dute. Igerilekua bihartik –ekainaren 22tik- aurrera zabalik izango da, udal brigadako langileak egokitze lanak amaitu eta urez bete eta gero. Instalazioa erabiltzeko prest egongo da asteko egun guztietan datorren iraileko 9ra bitartean. Asteko zazpi egunetan zabalik egongo dela diogu, eguraldia lagun izanez gero eta meteorologia fenomenoak erabilera hori baldintzatzen ez badute behintzat.

Sorospen eta salbamendu zerbitzua esleitu izan zaio aurtengo denboraldirako enpresa bati. Enpresaren bi langile arduratuko dira bainua hartzera joaten direnen segurtasunaz, eguneko eguerditik arratsaldeko zazpi erdietara bitartean.

Igerilekuak sakonera ezberdina du, gutxieneko lekuan 20 zentimetro izanik eta gehienengoan 200 zentimetrora arte iritsiz. Errekaldeko igerilekuan honako azpiegiturak daude: komun kimikoa, aldagela bi, hainbat paperontzi, iturria, erretokiak, mahai eta jarlekuak. Udal brigadak herritarren laguntza eskatu du eta, batez ere, erabiltzaileena ‘instalazioa eta bere osagarriak denboraldian zehar egokiro mantendu eta errespetatzeko, guztiok behar bezala izan ditzagun’.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago