Zinegotzi kargua hartu du Bilduko zinegotzi berriak
Ermuko Udalbatzarra hamazazpi kidek osatu behar dute herriak duen biztanleriaren arabera eta asteazkenetik hamasei kidek ditugu. Bildu taldeko Javier Gomez Martinezek zinegotzi kargua hartu zuen asteazkenean. Aurtengo urtealdi ekonomikoko aurrekontuak aztertzeko egun horretan deituta zegoen ezohiko Osoko Bilkuraren hasieran egin zuen.
707/1979 Errege Dekretuak, apirilaren 5ekoak, xedatzen duenari jarraiki kargua edo ordezkaritza funtzio publikoak hartu aurretik zin egin edo agindu beharra dagoenez, Udaletxeko idazkariak formula irakurri eta galdetu egin zion. Javier Gomezek euskaraz erantzun zuen, ondoko hitzak erabiliz: “Bai onartzen dot, legeak agindutakoa”.
Jarraian alkateak bere eta gainerako udalbatza kideen izenean ongi etorria eman zion. Bildu taldeak 2011n egin ziren azken toki hauteskundeetan hiru ordezkari lortu zituen eta horietatik bi hutsik izan ditu otsailaz geroztik, Manuel Grañak eta Jesús María Sarasuak karguari uko egin ondoren.
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne