Zubiaurre 17an eta aurri-deklarazioan zegoen eraikina lurreratzen
Gallartako ‘Derribos Zandesa’ enpresak aurrera jarraitzen du Zubiaurre 17an eta aurri-deklarazioan zegoen eraikina lurreratzeko lanekin. Eraikin horretan ez da inor bizi izan aspaldidanik eta hutsik egon da azken urteetan inolako erabilerarik gabe. Hiru alturako eraikina da –sotoa, bi pisu eta ganbara zuena- bere egitura eta teilatua zurezkoak izanik, zeina hirigune eta kale nagusian dagoena, Xiripot Liburudenda eta ‘Txantxiku’ tabernaren artean eta horiek eraikiak ukitzen.
Esan bezala, eraikina erortzeko zorian eta aurri-deklarazioduna da ondoko eraikinetakoek ez segurua zela eta ura sartu eta kalteak eragiten zizkiela erreklamatu ondoren. Aurri-deklarazioa onartu izanaren ondorioz, eraikina lurreratzea besterik ez da egon. Enpresa egunotan horretan dabil, zorua libre uzteko. Lan eremua heziz inguratua eta itxita dago. Hasieran lanak eskuz egin izan dira, -eraikinak elkar ukitzen dutelako- baina jada makina batez ere baliatzen ari dira langileak.
Lanak hiru bat aste iraungo dutela aurreikusita dago udal Bulego Teknikotik aditzera eman dutenez, hortaz herriko Santxiau jaietarako orubea libre eta horma batez itxia egongo da, beste inolako baldintzatik libre.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da