Betiondo LSUko kostuen kitapen berria onartu beharko du Ermuak, sistema orokorrak at utzita

27.06.14
Erakundea

Horrela jasotzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenean (EAEANean), non kitapen berria egoteko ezartzen den eta, hala badagokio, diru diferentzia bueltatzeko

Ermuko Udalak Betiondo Lurzoru Urbanizagarriko Sektorearen Birzatitze proiektuko behin-behineko kitapen kontu berri prestatu eta onartu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEANak) emandako 692/2013 Ebazpenari jarraiki. Kitapen horretan kanpo utzi beharko ditu sektoreko bide nagusia, Mallamendiko ur depositua eta San Pelaioko iturburua kanalizatzeko lanak egiteko hasieran aurreikusitako kostuez gaindiko kopuruak. Hiru azpiegitura horiek Epaimahaiaren ustez sistema orokorrak baitira, hau da ermuar guztioi zerbitzua ematen digutenak, eta ez bakarrik sektoreko jabeei. Kitapena egiteko irizpenaren aldaketak Udalari zehazteko lanetan dagoen diru kopuru bat bueltatzea suposatuko dio –sistema horien jabe baita- eta alkateak Eibar SER irrati katean azaldutakoaren arabera, milioi bat eta hirurehun inguru euro izan daitekeena. Ebazpena irmoa eta behin betikoa da, errekurtsorik ezin dakiolarik aurkeztu. Sektoreko jabeei bueltatu behar zaien kopuru zehatza ezagutzen denean, udalak dagokion prozedura administratiboa jarraituko du kopuru hori zuzkitzeko, zeina altxortegiko gerakinetatik hartu dena “Ermuak arrazoizko egoera finantzarioa izan eta koste hori gain hartzeko baliabideak dituelako” alkatearen esanetan.

Gaia antzinakoa da eta hainbat urte eman izan ditu epaitegietan. Mamia ondokoa da. Betiondo LUS sektorea kudeaketa publikoko Kooperazio sistemaz baliatuz garatu izan zela orain urte batzuk, Kooperazioko Elkarte Administratiboa eratu ondoren, jabeen %92,5 horretan txertatuz eta gainerako %7,5 kanpoan geratuz. Udalak emandako eskuordetzearen bidez Elkarteak obra kontratatu, esleitu eta horien kostua hainbanatzeko esku-hartu izan du. Elkartera bildu gabeko taldeak, besteak beste, Betiondo Lurzoru Urbanizagarriko Sektorearen Birzatitze proiektuko behin-behineko kitapen kontuaren kontra errekurtsoa jarri zuen, horretan urbanizazioa egiteak ekarri zituen gainerako kostua handitzearen kontra. Salaketa hori ez zen onartu izan lehen instantzian, baina elkartera bazkidetu gabeek helegitea aurkeztu zuten lehen instantzian emaniko sententziaren aurka.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, azkenik, elkartera bildu gabeko taldearen argudioak partzialki eta zati batean aintzat hartu ditu eta, besteak beste, ebatzi du errekurritu zuten behin-behineko kitapen kontu baliorik gabe uztea eta behin-behineko kitapen kontua egin dadila agintzea. Horretan, hasiera baten urbanizazio proiektuan aurreikusitakotik gorako kostuak kanpoan utzita sistema orokortzat hartu baititu, hau da, lehen bide nagusia, ur depositua eta San Pelaioko iturburuaren kanalizazioa. Herriko alkate, Carlos Totorikak gaiaren inguruko azalpena eman du astean zehar, Eibarko SER irrati katean egin dioten elkarrizketan. Azalpena eta hitzak uzten dizkizuegu jarraian gure iVoox kanal korporatibora mp3 formatuko soinu artxiboa utzita. Zazpi minutu irauten duen audioko artxiboa da, mp3 formatukoa esan bezala, entzun edo behera ekarri daitekeena.

EAEANaren ebazpena Informazio gehiagoko atalean eta lasterbidez baliatuz uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne