Euskadi nahiz estatuan ekonomikoki saneatuenetako udalen artean dago Ermua
Ermuko Udalak erakundeko 2014ko aurrekontua hasierako izaeraz onartu zuen ekainaren 18ko asteazkenean eginiko ezohiko bilkuran. Agiri garrantzitsu horretan eta parte-hartze prozesuan herritarrek adierazitakoari jarraiki lehentasuna eman zaio enpleguari, gizarte gai eta laguntzei eta gardentasunari hain zuzen ere. Udalak -bere egiteko eta eskuduntza izan gabe- enplegu eta gai sozialei aurrekontuaren zati handi bat dedikatu nahi dio, gaur egun herritar askorentzat garrantzitsuak diren gaiak lehenetsi nahi dituelako. Gaiok garrantzitsuak dira bi ikuspuntuetatik; gizartean dugun egoera ekonomiko eta finantzarioa eta, bestetik, Udalaren egoera ekonomiko eta finantzario osasuntsua, izan dituen baliabideak egokiro kudeatu eta lehenetsi izan dituelako.
Sielocal plataformak emandako datuen arabera Ermuko Udala egoera ekonomiko eta finantzario onenetarikoa dutenen artean dago; hain zuzen ere Espainiako 234 toki-administrazioen artean kokatuta egonik eta Euskadiko 26 onenen artean. Plataformak udalerri ezberdinetako datu estatistikoak prestatu eta argitaratzen ditu, horietara eta lasterbidez baliatuta uzten dizkizuegu.
Plataformak udal erakundeen osasun ekonomiko eta finantzarioa aztertzerakoan jarraitzen dituen irizpideak ondorengoak dira:
- Aurrezki neto positiboa eduki izan duten a la ez 2011 eta 2012 urteetan.
- Gastu orokorretarako gerakin positiboa eta 1.000.000 batetik gorakoa izan duten a la ez 2011 eta 2012 urteetan.
- 2012ko urtean diru sarrera ez finantzarioetan zorraren bolumena %30 baino gutxiagoa izan duen a la ez.
Irizpideak horiek dira eta Ermuko Udal honek bete egiten ditu, guk Udalon egoera ekonomiko eta finantzarioak egoki diren ala ez baloratzera sartu gabe. Sielocal plataformak ezarri eta erabiltzen ditu, hein batean egoera kaskarrenean dauden udalak ebaluatzeko Ekonomi eta Ogasun Ministerioak erabiltzen dituztenei jarraiki.
Sielocal sektore publikoan informazio ekonomikoa ematen duen lehenengo plataforma da, zeinak aurrekontu eta lurralde entitate kontabilitateari buruzko txosten automatizatuak eskaintzen dituen denbora errealean. Udalen, Foru Aldundien, Sailen, Autonomi Erkidegoen eta abar,… adierazleei buruzko hainbat txosten doan ematen dizkizu 2008 urtetik aurrera.
Udal honek zerbitzu publikoak mantentzea ez ezik enplegua, gastu soziala, garbitasuna, hiri, parke eta lorategien mantenuari, etab… diru kopuru garrantzitsuak dedikatu ahal izatea posible dugu erakundeak egoera ekonomiko eta finantzario ona duelako eta udal kudeatzaileak borondatea dutelako, bizi dugu eta hainbat urtez daramatzagu krisialdian murgilduta egonik eta testuinguru hori izanik. Hori guztia herritarren parte-hartze prozesuan adierazi eta proposaturiko ekintza zehatzekin bat etorriz. Zerbitzu publikoak Ermuan zabalik mantendu ditugu, esaterako Emakumeen Topagunea, kirol zerbitzuak, Lobiano kultur etxea, Ermua Antzokia, Musika Eskola edota eskolan porrota izan duten gazteentzako Lanbide Hastapenetarako Ikastegia, besteak beste. Horrela jardutea ez da jokabide orokorra, Euskadiko nahiz Espainiako beste udalerrietan horrelako zerbitzu publikoak itxi egin izan direlako.
Horregatik guztiagatik, gastu sozialera eta enplegura zuzendutako partidak garrantzia berezia dute. Udal honek kudeaketa gardena, partekatua eta irekia gauzatzeko egiten duen ahalegina ahaztu gabe, informazioa herritar guztien eskura jarri eta hedatuz, guztiok zer diru-sarrera, gastu eta gure zergetatik bildutako dirua zertara bideratzen den jakin dezagun.
Aurrekontua prestatzeko jardueren oinarri izan dira bi gauza garrantzitsu: lehen solidaritatea, enplegu eta etorkizunaren alde egitea, eta bigarrena, gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden pertsonei erreparatzen diena eta, horren, isla da gai sozialetarako eta okerren daudenerako laguntzen partida handitu izatea.
Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasunaren Legeak udalerrien gizarte-gaietako eskumenen eta horien finantzaketaren erabateko aldaketa suposatu du. Hala eta guztiz ere, Ermuko Udaleko gobernuko taldeak uste du udal administrazioak, herritarrengandik hurbilen dagoena eta herritarrek eskurago dagoena izanik, ahalegin berezia egiten jarraitu behar duela gai horretan, horregatik krisi-garai honetan ere gizarte-babesa mantentzen jarraitu nahi dugu, nahiz eta gai batzuk gure eskumenekoak ez badira ere.
2014ko Aurrekontu hauek ahalegina, lana eta, batez ere, gastu arrunten murrizketa eta herritarrentzat lehentasunezkoak direnentzako hazkundeak uztartzen dituzte; inbertsioa, aurrezkiak, solidaritatea eta gastuaren kontrolarekin batera. Laburbilduz eta hitz batean esanda, jarduteko modu serioa.
Azken sei urteetan mantendu dugun zurruntasun ekonomikoa, aurrekontuaren egonkortasuna eta gardentasunak ahalbidetzen digu orain ermuarren beharrei erantzun egokia eman ahal izatea; ditugun aurrezkiak erabili ditzakegulako krisialdi egoera luze hau gainditzeko eta behar ditugun inbertsioei aurre egiteko.
Aipatu premisa hori ezinbestekoa izanik ere, jakin badakigu koherentziari jarraiki doikuntza egin behar dugula, alboraturik utzi ezinak diren bi printzipioei uko egin gabe: hau da; udaleko zerbitzu publikoen prestakuntzan hurbiltasun eta kalitateari, hain zuzen ere.
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne