Udalbatzak sei mozio tratatuko hileko Osoko Bilkuran

30.06.14
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da ekaineko asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak hamahiru puntu hartzen ditu barne eta horien artean azpimarra behar gaien erdiak mozioak direla. Horiekin bat eta garrantziaren arabera, azpimarra behar HAPNaren gaineko alegazioei emaniko erantzunak eta berrikusketa-agiria behin-behinekotasunez onestea. Eta Udaleko langile zerrendan bete gabe dauden zortzi udaltzain plaza betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Horiek Euskal Herriko Udaltzain edo Ertzaintzaren kidegoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako merezimendu´lehiaketa bitartez beteko dira lehenengo eta, horrela bete ezean oposizio-lehiaketa bidez.

Lehenengo gaia maiatzaren 7an egindako bileraren akta izango da. Bigarren eta hirugarren puntuetan dekretu biren berri emango da, lehena 2015ean herriko jai eguna izango denaren ingurukoa eta bigarrena, kredituak gaituz Aurrekontuaren 3. zenbakiko aldaketa egin izanarena. Laugarrenean, udaleko langile zerrendan bete gabe dauden zortzi udaltzain plaza betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak onetsiko. Horiek Euskal Herriko Udaltzain edo Ertzaintzaren kidegoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako merezimendu´lehiaketa bitartez beteko dira lehenengo eta, horrela bete ezean oposizio-lehiaketa bidez. Bosgarrenean, informazio batzordeak jendearentzat zabalik egongo direla onartuko da. Zazpigarrenean HAPNaren gaineko alegazioei emaniko erantzunak eta berrikusketa-agiria behin-behinekotasunez onetsiko.

Zazpigarrenetik hamabigarren puntura mozio zenbait aztertuko dira. Lehena Ezker Anitza-IU taldearena da Errepublikaren inguruan erreferenduma egiteko eskatzen duena. Jarraian Juan Carlos Borbonen abdikazioa dela-eta Bildu alderdiak aurkeztutakoa tratatuko da. Eta bederatzigarrenean, gaiaren inguru EAJ/PNVk aurkeztutako beste mozio alternatiboa. Hamargarrenean Toki-poliziaren kidegoko udaltzainen erretiro-adina aurreratzearen gainean Ermuko Udaleko PSE-EE/PSE, CCOO eta UGTk elkarrekin aurkeztutako testua. Hamaikagarren eta hamabigarren mozioak ere PSE-EE/PSE alderdiarenak dira, lehenengoa 1978ko Konstituzioaren aldaketari buruzkoa eta homosexualen buru-estimuari buruzkoak, hain zuzen ere.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da