Miguel Angel Blancoren memoria gogoratzeko lora eskaintza egingo dio Udalbatzak

07.07.14
Erakundea

Miguel Angel Blanco Garrido zenaren memoria ohoratuko du ostiralean Ermuko Udalbatzak, bere erailketaren hamazazpigarren mendeurrena betetzean. Udalbatzak harrez geroztik urtero egin ohi duen moduan, zinegotzi gaztea gogoan izango du eta lore sorta eskainiko dio. Omenaldia uztailaren 11ko ostiralean egingo da eguerdiko 12etan, Udaletxeko sarrera nagusian jarrita dagoen brontzezko irudiaren aurrean. Estatua Diana Garcia Roy eskultorearena da eta 2010ean egindako ekitaldian estalgabetu eta inauguratu zen.

Udalaren ekitaldi horren buru izango da herriko alkate, Carlos Totorika, eta bere gobernu taldeko kideak, Udalbatzaren kide diren gainerako zinegotziekin batera. Halaber, eta orduko Udalbatzak hartutako akordioari jarraiki, Udaletxean banderak masta erdian jarrita izango ditu, gaur gauetik larunbata gauerdira bitartean.

  • Ekitaldia: Miguel Angel Blancoren ohorez eta gogoan loreak eskainiko zaizkio.
  • Non: Udaletxeko sarrera nagusian
  • Noiz: Uztailaren 11ko ostiralean
  • Ordua: eguerdiko 12etan

Miguel Ángel Blanco lorategia inauguratuko da Madrilen, 3000m2ko gunea

Halaber aste honetan irekiko da Madrilgo hiriburuan Miguel Angel Blanco izena eramango duen lorategia. 3000 metro karratuko berdegunea, zeina ETAk orain hamazazpi urte erail zuen politikari gaztearen memoriari dedikatuko zaiona. Lorategi hori ostiralean inauguratuko da ofizialki eta bertan izango da Ermua Udalaren Gobernu Taldeko kide bat, luzatutako gonbiteari erantzunez. Berdegune horretan gure Udaletxearentzat Diana García Roy eskultoreak egindako brontzezko irudiaren erreprodukzioa ere jarriko da.

Madrilgo Udalbatzarrak hiriburuko gune publiko bati Miguel Angel Blancoren izena jartzea aho-batez onartu zuen 2012ko uztailean egindako bilera batean. Ondorioz udalak Blanco familiari eta zinegotziaren izena daraman Fundazioari galdetu eta lorategiei ‘Miguel Angel Blanco’ izena jartzeko proposamena luzatu zien, horien adostasuna jasoz. Lorategia errehabilitatu berri den berdegunea da Jose Maria Soler plazaren ondoan dagoena, Costa Rica kalearen ondoan eta Chamartin distrituaren tenis klubaren alboan.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne