Miguel Ángel Blanco gogoan hamazazpigarren urteurrenean
Ermuko Udalbatza Miguel Ángel Blanco Garrido zinegotzia gogoan izan du gaur, bere erailketaren hamazazpigarren urteurrena betetzen denean. Udalbatzak lora eskaintza egin dio gaur eguerdian, udaletxeko sarrera nagusian jarrita dagoen eskulturaren aurrean loreak ipiniz, beste urte betez. Eskultura brontzezkoa da, Diana Garcia Royk egin zuen eta 2010. urteko urteurrenean estalgabetu eta jendaurrera jarri zen. Harrez geroztik, udaletxeko sarreran jarrita mantentzen da. Omenaldi eta gogora ekartzeko ekitaldia gaur eguerdiko hamabiak puntuan egin da, elizako dorreko erlojuaren soinuaz bat.
Carlos Totorikak hitza hartu eta bertaratutakoak agurtu ondoren ondorengo hitzak esan ditu hedabideen aurrean. Blancoren “erailketa ankerra gogora ekarri du, baita orduko mobilizazioa une hartan baliagarri edo ez izan zitekeena pentsatuaz eta,gaur, baliagarri izan zela agerian dagoena, nahiz eta egin zenean ez genuen lortu ez Miguel Angelen askatasuna ez eta bizia salba zezala,ETAren amaiera ekarri digun prozesuari ekin orduantxe hasi arren”. Segidan ondokoa gehitu du “ETAk mehatxatu eta askatasunez bizi gintezela ekidin du, nahiz eta gaur egun militarki desagerturik egon. Gaur mobilizatu ziren hiritarrak gogora ekarri nahi ditugu, guztion askatasunen alde egindako borroka gogoratu eta ezberdin pentsatzeko gutariko bakoitzaren aukeren aldeko borroka errealitate bihurtu baita, jatorri, ideologi aniztasunerako eta derrigorrez guztiok abertzale izateaz gain, hori baitzen azken baten ETAren nahia”.
Jarraian Carlos Totorika alkateak eta Mónica Marín eta José Luis Araujo alkateorde eta zinegotziek lora erramua jarri dute Miguel Angel Blancoren eskultura aurrean. Zinegotziek figuraren inguruan jarri eta isilik izan dira une batez. Ekitaldian PSE-PSOE-EE,PP eta Ezker Anitza-IUko udal taldeetako zinegotzi eta ordezkariek izan dira. Bildu eta EAJ-PNVko taldekoek ez dira bertan izan. Besteak beste, bertan izan dira Eusko Jaurlaritzaren Biktima eta Giza-eskubideen Zuzendari, Mónica Hernando, Bake eta Elkarbizitzarako Idazkaritza Nagusikoa; Bizkaiko PP alderdiko presidente Anton Damborenea, eta Miguel Angelen osaba-izebak, María Blanco –aitaren arreba- eta bere senarra J. Ignacio Cáceres.
Jarraian eguerdiko ekitaldian grabatu dugun soinua edo podcast izenekoa uzten dizuegu, gure ivox kanalean eta MP3 formatoan.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian