Eskualdeko etxebizitzetan lapurretarik eman ez dadin Ertzaintzak koordinaturiko kanpaina
Debabarreneko Udaltzaingoekin bat –Ermukoa tartean- eta elkarlanean eskualdeko etxebizitzetan lapurretak ekiditeko kanpaina koordinatzen ari da Eibarko Ertzain-etxea. Eibarko Ertzaintzak bi orriko elebidunak argitaratu ditu koloretan, non ezustekorik jaso ez dezagun jarraibide eta gomendioak azaltzen dituen. Aholkuen artean adi egotea eta eraikinetan aurkitzen ditugun ezezagunez ez fidatzea dugu, batez ere, galdera inozoez beren presentzia bertan zuritu nahi dutenez, esaterako “badaki nor hemen bizi al da?” kasuan. Edota komunitateko tinbre guztiei aldi berean deitzen dutenez, lapurrek inor etxean dagoen erabiltzen duten estrategiak baitira horiek.
Jarraitu beharreko bigarren gomendioa ate eta leihoak ondo ixtea beti –barruan gaudenean baita ere- eta sarrerako atea giltzatua lagatzea alde egiten dugunean. Eta Larrialdietarako telefonoa erabiltzea –eskura izanik edo buruz jakinik- beharrezko denean, eguneko edozein ordu dela ere, ezohiko egoera edo araroen berri komunikatzeko, baita pisuetan hots edo zaratak entzuten ditugunean.
Horrez gain, gogoratzen digute Ertzain patruilak herrian eta gure esku ditugula –oinez nahiz motorrez doazenak- eta horiengana zuzenean jo dezakegula lasai asko, gai edo behar dugun laguntzaren arabera ezarritako prozedurei jarraiki lagundu gaitzaten. Erkidegoko poliziek herritarrekiko harremana eta lankidetza areagotu nahi dute, hurbilago egonik ondasunetan eta higiezinetan segurtasuna areagotzeko, delituen prebentzioan aurrera eginez. Azken boladan kalean eta zaintza lanetan dabiltzan agenteak sarri ikus ditzakegu gure herriko kale, plaza eta parkeetan, lan egiten duten hiru txandatan: goizez, arratsaldez nahiz gauez.
Bi orrikoa B5 tamainakoa da eta bukatzeko Eibarko Ertzain-etxeaz nahiz Eibar, Elgoibar, Mutriku, Deba nahi Ermuko Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko bide eta telefono zenbakiak eskaintzen dira.
Bi orrikoa ikusi edo behera ekartzeko lasterbidez baliatuz pdf formatuan uzten dizuegu jarraian.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan