Zuhaitz-mozketa egin da Okinzuri auzoan

15.07.14
Abisuak eta matxurak

Harrobia eta ingurunea berreskuratzeko egiten ari diren lanen baitan eta Okinzuri auzoko bizilagunek -3. eta 13. eraikinetara eta 2tik 4. etxebizitzara- egindako eskariak aintzat hartuz, zuhaitz-mozketa egin izan da orain egun batzuk, Udal lan-taldeak aditzera eman duenez. Aipaturiko etxebizitzetako bizilagunek zuhaitzek eraikinetatik oso hurbil zeudela eta horrez ondorioz eragozpenak sortzen zizkietela esaten zuten, kanaloiak hostoz bete hodiak ixten zizkietela. Zuhaitzek eraikinen gainera edo bide publikora jausteko arriskua eta guzti zegoelarik salatuz.

Horiek horrela, udalaren eskariz zuhaitzak zeuden lur-sailaren jabeak etxebizitzetatik hurbilen zeuden 21 arbola modu kontrolatuan moztu eta erretiratzea erabaki zuen. Lanei hasiera eman aurretik lanen eremua mugatu eta denbora batez itxi egin zen pertsona eta automobilentzat. Lanak aurreikusitakoari jarraiki bete ziren, inolako gorabeherarik gabe.

Arrazoi berberagatik eta zonaldea libre eta babesturik uzteko zaborraren hainbat edukiontzi ere lekuz aldatu izan dira, hain zuzen ere Goienkale amaieran zeudenak -Okinzuriko 1aren aurrean- Zubiaurre 50 eta 52. eraikinaren atzeko aldean utziz.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko