Txandako eta lan-kontratupeko ofizial-igeltsero-gidari lanpostua betetzeko hautatze-prozesua

21.07.14
Erakundea

Udal honek hautatze prozesua gauzatuko du lan-poltsa sortu eta horren bidez ofizial-igeltsero eta kamioi gidaria kontratatzeko, txandakako lan-kontratupeko modalitatean. Hartzen den langileak halaber, parte hartuko du brigadak egin behar dituen hainbat lanetan, besteak beste: arotz-, elektrizitate-, iturgintza-pintura eta lorezaintza–lanetan. Kontratuaren portzentajea lanaldi osoaren %75ekoa izango da. Lanaldia, (%75ekoa) Udalak ezarriko du, beti ere zerbitzuaren izaeraren eta beharren arabera. Kontratu honen iraupena lanpostu honetako titularraren nahitaezko erretiro-egunera artekoa izango da, eta froga-aldia hilabetekoa

Hautaketa-probetan onartua izateko, izena ematerakoan honako baldintzak bete beharko dira:

  • Lanbide enplegu-bulegoan langabetu legez inskribatuta egotea.
  • Eskola graduatua, LHko 1. maila edo horiekiko baliokidea den titulua edukitzea.
  • C motako gida-baimena edukitzea.
  • Euskararen 1ngo Hizkuntza eskakizuna edukitzea –derrigorrezkotasunik gabea-.

Deialdiaren oinarriak, eskabide-orriaren eredua eta informazio orria webgune korporatibohonetan argitaraturik daude, ‘iragarki oholean’ guztion ezagutzarako. Parte hartu nahi duten pertsonek eskabideak gaurtik bertatik eta hilabetez –abuztuaren 21era bitartean, biak barne- aurkeztu ditzazkete ‘Abiapuntu bulegoan bertan edo horrek duen abiapuntu@udalermua.net e-postontzian. Azken bide hori gomendagarri da, azkarra eta erosoa delako, bakoitzaren aukeran. Onartutakoen zerrendak irailaren lehenengo astean argitaratuko ditugu eta frogak, bigarrenetik aurrera egingo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da