Udaltzaingoan zortzi agenteen plazak betetzeko deialdia

23.07.14
Erakundea

Udalbatzarrak atzo eginiko Osokoaren Bilkuran erakundearen 2014ko lan-eskaintza publikoa aho batez onartu zuen, bilerara bertaratu ziren talde politiko guztien aldeko botoekin, PSE-EE-PSOE (6), PP (4), Bildu (2) eta EAJ-PNV (2). Aurtengo eskaintzak Udaltzaingoan hutsik dauden zortzi (8) agenteen plazak osatzen dute, horietatik hiru (3) lehiaketa bidez beteko dira eta gainerako bostak (5) txanda librean eta oposizioz. Lehiaketara ateratako plazak aurreikusitako prozedurari jarraiki hutsik geratzen badira, horiek txanda librekoei gehituko zaizkie. Lanpostu horiek guztiak indarrean dugun Lanpostu Zerrendan jasota daude –hau da erakundeak dituen plazen zerrenda eta horien ezaugarriak eta beharrezkotzat jotzen den langileria egitura- baina hutsik titularrak jubilatu edo beste nonbaitera joateko uko egin dutelako, beste arrazoien artean. Ez dira plaza sortu berriak, Estatuko 2014ko Aurrekontu Nagusien 22/2013 legeak, abenduaren 23koak, aurten sektore publikoan langile berririk sartuko ez dela dioen aginduari jarraiki.

Deialdiaren Oinarri Orokorrak gaurdanik argitara emanda uzten ditugu erakundearen iragarki-ohol digitalean –lan-eskaintza publikoaren atalean- jendeak ezagutu ditzan eta interesdunek proben eta gaien berri izan eta prestatzerik izan daitezen. Aurrerago –abuztuaren ondoren- herritarrentzako orri informatiboak eta eskabide ofizialaren eredua argitaratu eta esekiko ditugu.

Udaltzain agente plazen ezaugarriak

Prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek deialdiaren berri ematen duen iragarkia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Aipatu iragarki hori irailean kaleratuko dela aurreikusita dago, nolanahi horren berri zehatza jaso eta zabalduko dugu webgune korporatibo honetan jendea jakinaren gainean jartzeko. Ordura arte ez da zabalduko agiri eta eskabideak aurkezteko epe ofiziala eta, beraz, inork ez du dokumentaziorik aurkeztu beharko.

Lehiaketara ateratzen diren plaza edo lanpostuentzat baldintza karrerako funtzionario izatea da, hala Udaltzaina edo Ertzaina. Bestalde, txanda libreko plazetan baldintzak ondorengo hauek dira: 18 urte edukitzea, akademikoki eskola graduatua, 1ngo LH ikasketak edo baliokideak edukitzea; gutxienez 1,65 cmtroko altuera edukitzea gizonek eta 1,60 cm emakumeek, eta euskararen ezagutza 2.HE edukiz edo lortuz kreditatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian