Udako ordutegi bereziak izango ditugu udal zerbitzuetan

23.07.14
Erakundea

Udal bulegoak itxita egonen dira bihar ostegun eta etzi ostiralean, herriko Santixau jai nagusien ospakizunagatik.

Udal kiroldegiak, Aritzmendi pilotalekuak eta Betiondok eta liburutegiak ordutegi bereziak edukiko dituzte udan. Udal Kirol Erakundeak ohar baten bidez aldaketak iragarri ditu eta erabiltzaileek jakinaren gainean izan daitezen. Kiroldegia eta pilotalekua itxita egongo dira bihar uztailak 24an eta 31tik abuztuaren 25era bitartean.

Instalazioen itxierak iraun bitartean abonatu guztiek Eibarko Orbea kiroldegira joatea badutela gogorarazten dizuegu. Hortaz, aipatutako kiroldegian harrera-gunean norbere abonatu txartela eta NAN-a aurkeztea derrigorrezkoa izango da.

Betiondoko kirol konplexuari dagokionez, hau itxita izanen da uztailaren 24tik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne.

  • Udal liburutegiak ere, udako ordutegia izango du
    • Zerbitzua zabalik izango da lanegunetan goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2ak bitartean. Arratsaldez itxita izango da, eta baita larunbat, igande eta jai egunetanere.
  • Abiapuntu eta Torreta zabalik ordutegi berezian abuztuan zehar
    • Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoa aldiz zabalik izango da abuztu osoan zehar. Hots, goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak bitartean. Zergak, tasak eta prezio publikoak kobratzeko zerbitzua astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era egongo da irekita.
    • Torreta eraikinan dagoen Toki Garapeneko Alorrak herritarrei arduratuko die goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak arte urtean zehar ematen dituen zerbitzu guztiekin.
  • Lobiano Kultur Gunea eta Emakumeen Topalekua abuztuan itxita egongo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da