José Luis Clemente jarduneko alkate izango da udan
José Luis Clemente Albiz alkateorde eta Idazkaritza-Zerbitzu Orokorrak, Herritarren Atentzioa (Abiapuntu) eta Modernizazioarako, dalerriko zuntz optikoaren diseinu eta edukien kudeaketa, esku-ordea jarduneko alkate moduan geldituko da oporraldian gure herrian. Clementek Carlos Totorika ordeztuko du uztailaren 24tik abuztuaren 31ra, titularrak udako atsedena hartzen duen jardunaldietan. Totorikak asteartean, uztailak 23an Dekretua sinatu du ordezkatze horretarako behar den izendapena eginez. Hori horrela, datozen egunetan José Luis Clemente izango da alkatetzako eta udaletxeko gaiez arduratuko den politikaria.
Udalbatzak ere oporraldia izango du datozen asteetan, kide-anitzeko organorik ez eta batzorderik ez baita bilduko abuztuan zehar, ezohiko izaeraz eta ezinbestean eta premiazko izaeraz ez bada behintzat. Irailera bitartean, udal alderdi politikoek atseden hartuko dute, udaren bueltan indarberriturik bueltatzeko.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da