Torreta Etxea-ren Enplegu Zentroa 2013an 2.817 aukeratan erabili zen.
2011n, Ermuko Enplegu Zentroa ireki genuen. Zerbitzu hori Lanbidek diruz lagunduta eta Europako Gizarte Funtsak kofinantziatuta egon zen 2012ko ekainaren 30a arte . Ordutik aurrera, 2013ko uztailaren 1a arte, funtzionatzen jarraitu zuen, kostu osoa Udalak bere gain hartuta. 2013ko urtarrilaren 1az geroztik, Lanbiderekiko hitzarmena berritu egin zen, finantzatzen lagun zezan, 2014ko ekainaren 30a arte. Gune fisiko egonkor bat da; bertan, informazioa lortzeko kontsulta-tresnak eta lana bilatzeko bitartekoak jartzen dira langabeen eskura, eta orientatzaile batek laguntza ematen du lan munduan txertatzeko ibilbideaz eta hura errazteko tresnen erabileraz.
Zerbitzuak aukera ematen du enplegu-bilaketa aktiboan dauden edo egungo enplegua hobetu nahi duten langabeei laguntzeko. 2013an, zerbitzua 2.817 aldiz erabili zen (2.273 alditan gizonek erabili zuten; 544 alditan, berriz, emakumeek).
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat