Gaur gauean, aire zabaleko zinemaren zikloak 'Ted' filma eskainiko du

20.08.14
Ekonomi Sustapena

Hile honen aire zabaleko zinemaren zikloak eskainiko duen seigarren filma da. “Ted” filmaren zuzendaria Seth MacFarlane da eta bere gidoilariak Alec Sulkin, Wellesley Wild eta MacFarlane bera dira. Pelikula honen generoa komedia fantastikoa da. Filma Orbe Kardinalaren plazan eskainiko da eguraldi on eginez gero, bestela Santiago Apostol elizako arkupeetan eskainiko da, gaueko hamarretatik aurrera.

Sinopsia

John Bennett (Mark Wahlberg) txikia zenean bere peluxezko hartza (Ted) benetakoa izatea nahi zuen eta zoritxarrez bere ametsa bete zen. Hogei urte baino gehiago geroago, Ted-ek John-ekin jarraitzen du eta Lori bere emaztegaia senetik ateratzen du. Bera egonarria galtzen hasten da. Hori gutxi izango balitz, badirudi ez zaiola bere etorkizun profesionala arduratzen eta egun osoa porruak erretzen dago. Hori gorabehera, John heldutasuna lortzen saiatzen da, baina hura lortzeko Ted-en laguntza ezinbestekoa dela dirudi.

Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat